Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Kontsumobidek, Kontsumoaren Euskal Institutuak, ekitaldi honetan herritarrak zenbait gai garrantzitsuren inguruan ohartarazteko garatu dituen ikuskapen-kanpainei buruz

Kontsumobidek urtero onartzen du ikuskapen- eta kontrol-kanpainen plana. Jarduketa horiek programatzen dira araudia betetzen dela zaintzeko eta segurtasuna gordetzeko. Kontsumoaren Euskal Institutuaren zuzendariak, Nora Abetek, duela gutxi egindako adierazpen batzuetan laburtu zuenez, ekintza horiek eragiten diete oso araututa dauden sektoreen ikuskaritza sistematikoari eta produktu ezberdinen etiketei. Kanpaina horiek gehitzen dira Kontsumobidek egiten dituen ohiko ikuskapenetara eta jarduketetara, herritarrek edo enpresek egindako salaketak oinarri dituztenetara. 

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak ulertzen duenez, jarduketa horiek beharrezkoak dira, bai eta beste batzuk ere, bereziki, euskal herritarrei jardunbide desegokiez ohartaraztekoak, eta are nabarmenkiago kolektibo kalteberak edo bereziki kalteberak –adibidez, haurrak edo pertsona zaharrak– tartean har ditzaketen sektoreetan. Horregatik, honako galdera hau egiten diogu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburuari: 

Zer emaitza izan dituzte Kontsumobidek ekitaldi honetan egindako ikuskapen-kanpainek?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Txarli Prieto