Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Berrikuntza teknologikoan lagunduz Euskadiko turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzera zuzendutako jardueren gainean.

Euskal turismoa eredu aldaketa baten erdian dago. Urrun geratzen dira industria txikia zeneko garaiak, eta pixkanaka Gizarte Segurantzan 100.000 afiliatu baino gehiago dituen sektore bihurtu da, EAEko ekonomia osoaren %10 izatera helduz, eta horren baino hazkunde handiagorekin, gainera. 

Turismoaren sektore profesionalak aurrera egin behar du garaiotarako egokiago den eredu batekin, baliabide teknologikoekin, efizientziaren hobekuntzarekin eta negozioaren kudeaketarekin. 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ekintzailetza bultzatzeko programak sustatzen ditu, eta Euskadiko turismoaren sektore profesionalean paradigma-aldaketa sustatu eta ahalbidetuko duten teknologia berriak jartzea bultzatzen du, gihar handiagoko enpresak sortu eta garatuz eta errealitate berrietara egokituz. 

Era horretan, Euskal Sozialistak Taldeak honako AHOZKO GALDERA zuzentzen dio TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILBURUARI: 

  • Zer balantze egiten du sailburuak berrikuntza teknologikoaren bidez turismo-enpresen lehiakortasuna bultzatzeko ezarritako neurrien gainean?