Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeari buruz

1979ko urriaren 25ean euskal herritarrek Gernikako Estatutua berretsi zuten gehiengo handiz. Historian lehen aldia zen euskaldunek zuzenean berresten zutena herrialdean, bertako lurraldetan eta gainerako Espainian ziren sentsibilitate ezberdinen artean autogobernu-eredu bat eraikitzeko akordio bat. Denborak erakutsi du eredu hori Euskadik bizi izan duen inoizko aurrerapen- eta eraldakuntza-esperientzia handiena izan dela. 

Hori dela eta, gertakizun historiko honen 40. urtemugaren harira, Sozialisten Taldeak egoki ikusten du euskal erakunde publikoak ere ospakizun honetara gehitzea, herritarren funtsezko eskubideen egikaritzea eta horien pluraltasuna blindatzea ahalbidetzen duten zerbitzu publikoak ekarri dituzten hainbat eskumen garatzearen bermatzaile diren aldetik. 

Egia da urteurren honetara gure autogobernuaren berrikusketa, eguneratze eta modernizazio prozesu baten erdian iritsi garela, zeinetan sozialistak engaiatuta gauden ezberdinen arteko akordioa berritzen, errealitate sozial berrietara eta legaltasunaren barruan moldatu ahal izateko. Dena dela, bereziki komenigarria da azpimarratzea zailtasunik muturrekoenei, are terrorismoak nahi izan zuen eraispenari, gailendu izan den itun honen balioa. 

Horregatik guztiagatik, honako LEGEZ BESTEKO PROPOSAMEN hau aurkezten da OSOKO BILKURAN:

  •  Gernikako Estatutua berretsi zeneko 40. urteurrenaren aurrean, Eusko Legebiltzarrak modu positiboan baloratzen du arau horrek ekarri duena eta ekartzen segitzen duena Euskadin bizikidetza demokratikoa egituratzeko iturri eta herritarrentzat ongizate iturri bezala. Euskal gizarteak haren manuei jarraituz erakunde eta autogobernu esparruan ekindako ibilera esperientzia arrakastatsua izan da, inondik ere. 
  • Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du transferentzien Batzorde Mistoan elkarrizketa bidez eta Euskadiko eta Espainiako gobernuek hitzartutako egutegiari jarraituz Estatutuaren garapena osatzeko borondatea. 
  • Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du autogobernua eguneratzeari heltzeko borondatea, hain zuzen erreformaren doitze juridiko-legala bermatuko duena eta, indarrean diren legezko arau eta prozedurekin bat etorriz, ordenamendu juridikoa, metodo demokratikoak eta herritarren eskubide eta askatasunak errespetatuz izapidetuko dena, bizikidetza demokratikoan sakontzeari eta gizarte-kohesioan eta justizia sozialean pausoak emateari begira.