Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Ezagutu gaitzazu

partekatu  partekatu

Elena Pérez

Administrazio Publikoa eta Gardentasuneko idazkari betearazlea
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria

Bilbon jaio nintzen 1968ko abuztuaren 24an. Zuzenbidean eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu nintzen (espezialitatea: Egoeraren araberako Ekonomia eta Sektore Publikoa) UPV-EHUn. Horrez gain, Finantzetako unibertsitate-aditu titulua eta Genero eta Berdintasun Politiken inguruko masterra ditut.

1995etik Prozesu eta Administrazio Izapidetzeko Kidegoko funtzionarioa naiz, eta 2000tik 2008ra CCOOko Justizia Sektoreko arduraduna eta sindikatu horretako Zerbitzuen eta Herri Administrazioaren Federazioko Exekutiboko kide (FSAP-Euskadi) izan nintzen.

2009an, Euskadin gobernua aldatu zenean, Idoia Mendiak bere taldeko kide izateko deitu ninduen; hasieran, Funtzio Publikoko eta Gobernuko zuzendaria izan nintzen, eta ondoren Herri Administrazioko sailburuordea. Sailburuordea nintzela, administrazioaren erreforman parte hartu nuen, administrazio gardenago, parte-hartzaileago eta berritzaileagoa egitearren.

Handik, ondoko proiektuak sustatu genituen, besteak beste: Berrikuntza Publikokok Plana, paperezko administraziotik administrazio elektronikora igarotzeko oinarriak jarri zituena; Open Date Euskadi abian jartzekoa (http://opendata.euskadi.net) edo Eusko Jaurlaritzako herritarrei arreta egiteko zerbitzua, Zuzenean, hobetzekoa.