Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Hirugarren sektoreak funtsezko eginkizuna du euskal gizarteko solidaritatean eta kohesio sozialean

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak Hirugarren Sektorearen Eguneko ospakizunean parte hartu du, erantzukizun instituzionalak dituzten beste kide sozialista batzuekin batera. Sareen Sareak antolatu du, eta Bilboko Itsas Museoan izan da.

Euskal Sozialistok uste dugu Hirugarren Sektoreko entitateak ezinbestekoak direla politika publikoak gauzatzeko, bai boluntarioen bidez, bai langileen bidez, duela urtebete onartutako legeak aitortzen duen bezalaxe. Gizarte justuagoa eta solidarioagoa eraikitzeko bidean, entitate horiek eta entitateak koordinatzen dituzten sareak eredugarriak dira bazterkeria, babesgabetasuna edo mendekotasuna tarteko, arreta berezia behar duten kolektiboek egiten duten eskariari aurre egiteko.

Idoia Mendiarekin batera izan dira Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteordea, Begoña Gil; Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko foru diputatua, Teresa Laespada; Bilboko alkateordea, Alfonso Gil; eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze arloko zuzendaria, Óscar Seco, eta Enplegu arloko zuzendaria, Alfonso García.