Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Burgos eta Gasteiz arteko AVEren trenbide-konexiorako lanei ekiteko iradoki dio PSOEk Gobernuari

Tontxu Rodriguezek baieztatu duenez, euskal “Y" trenbide-sareak ezinbesteko bultzada emango dio lurraldeen garapen ekonomikoari, demografikoari, teknologikoari eta sozialari. Horrez gain, ziurtatu du funtsezko inbertsio publikoa dela industria, turismoa eta merkatariak krisitik ateratzeko.

Azpimarratu du azpiegitura hori funtsezkoa dela Gaztela eta Leonentzat, bereziki, Burgosko probintziarentzat, logistika- eta industria-gunea delako; eta, zehazki, bertako hiriburuarentzat eta Miranda de Ebro udalerriarentzat. Azken hori Ebroko trenbide-igarobidearen eta Madril-Irun ardatzaren lotunea da.

Sozialistek adierazi dutenez, Gasteiz eta Burgos lotzen dituen tartea gauzatzeko atzerapenen ondorioz, Madril-Burgos linean egindako ahaleginak eta euskal”Y-an" burututako lanak baliorik gabe geratu dira. Hori guztia dela eta, abiadura handiko modalitatea "baldintzatuta" geratu da, eta garapen ekonomikorako aukerak galdu dira; izan ere, abiadura handia proiektu estrategiko bat da Euskadi eta Gaztela eta Leongo modernizatzeko eta garatzeko.

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, Senador autonómico. Foto | Socialistas Vascos

Datorren astean, senatuko Talde Sozialistak Ganberako osoko bilkuraren ardurapean jarriko du euskal “Y" trenbide-sareko abiadura handiaren aldeko mozioa (Burgos eta Gasteiz arteko konexioa). Sozialistek baieztatu dute azpiegitura hori funtsezko bultzada dela aurrerapen ekonomikorako, herritarren oparotasunerako eta ongizaterako Euskadin, Gaztela eta Leonen eta Espainiako gainerako probintzietan.

Mozioa Tontxu Rodriguez Esquerdo Euskal Autonomia Erkidegoko senatari sozialistak sustatu du, eta, haren bitartez, baieztatu da Abiadura Handiko Trenaren garapena funtsezkoa dela lurraldeen garapen ekonomikorako, demografikorako, teknologikorako eta sozialerako. Horrez gain, ziurtatu da inbertsio publiko eragile bat dela krisitik ateratzeko ezinbestekoak diren sektoreentzat, hala nola industria, turismoa eta merkataritzarentzat. "Aukerak sortzea eta herria finkatzea sustatzen du", zehaztu du.

Ekimen honen aukera justifikatzerako garaian, Rodriguez Esquerdok azaldu du euskal “Y-a" balio erantsia ematen duen azpiegitura handi bat dela, Espainiako iparraldean eta Euskadin enpresa-inbertsioak erakartzeko. Bestalde, azpimarratu du azpiegitura hori funtsezkoa dela Gaztela eta Leonentzat, bereziki, Burgosko probintziarentzat, logistika- eta industria-gunea delako; eta, zehazki, hiriburuarentzat eta Miranda de Ebro udalerriarentzat. Azken hori Ebroko trenbide-igarobidearen eta Madril-Irun ardatzaren lotunea da.

Zentzu horretan, euskal senatariak azpimarratu du azpiegitura horren garapena (euskal “Y-a" eta haren konexioa Burgosekin, Burgos-Gasteiz tartearen bitartez) funtsezko elementu bat dela Atlantikoko trenbide-igarobidean. Azken hori, aldi berean, Europa barneko trenbide-garraioaren sarearen parte da.

Era berean, azaldu du Valladolid eta Gasteizen arteko abiadura handia bi zatitan banatzen dela: Valladolid eta Burgos lortzen dituena, batetik, eta Burgos eta Gasteiz lotzen dituena, bestetik. Azken tarte hori 89 km luze da, eta 12 tartetan azpibanatzen da. Estimatutako inbertsioa 1.100 milioi euro ingurukoa da, eta salgaiak eta bidaiariak garraiatzeko erabiliko litzateke.

Horren harira, senatari sozialistak nabarmendu du erdiko tarte hori, hain zuzen, Burgos eta Gasteiz lortzen duen tartea gauzatzeko atzerapenen ondorioz, Madril-Burgos linean egindako ahaleginak eta euskal Y”-an" burututako lanak baliorik gabe geratu direla. Hori guztia dela eta, abiadura handiko modalitatea "baldintzatuta" geratu da, eta garapen ekonomikorako aukerak galtdu dira; izan ere, abiadura handia proiektu estrategiko bat da Euskadi eta Gaztela eta Leon modernizatzeko eta garatzeko.

 

Geltoki egonkorra ordutegi egokiekin Miranda de Ebron

Esandako guztia kontuan hartuta, Tontxu Rodriguezek uste du Espainiako Gobernuari eta Sustapen Ministerioari gomendatu behar zaiela Burgos eta Vitoria-Gasteiz artean abiadura handiko trenbide-konexiorako beharrezkoak diren lan teknikoak eta administrazio-lanak egiten hastea, Gaztela eta Leon eta Euskadiren arteko konexioa osatzeko.

Gainera, mozioaren bitartez, gobernuari eskatu zaio abiadura handiko "geltoki egonkor bat ordutegi egokiekin" bermatzea Miranda de Ebron. Izan ere, horiek guztiak beharrezkoak dira Ebroko trenbide-igarobidearen eta Madril-Irun trenbide-ardatzaren arteko konexiorako. Horrez gain, obrak amaitzeko jarduketa-kronograma bat egiteko ere eskatu zaio, baita behar den aurrekontua prestatzeko ere, ezartzen diren epeak bete ahal izateko.

Azkenik, sozialistek proposatutako testuak Senatuari eskatu dio Espainiako Gobernuaren jarreraren aurka agertzeko, justifikatu gabeko atzerapenagatik eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoari eta Gaztela eta Leoni eragin dizkien kalteengatik, Madrilen eta Frantziako mugaren arteko konexioa oraindik ez baita egin. Amaitzeko, beste eskaera bat ere egin da testuan: ekimen hau bi autonomia-erkidegoetara helaraztea, baita Burgosko, Vitoria-Gasteizko eta Miranda de Ebroko udaletxeetara ere.