Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Senatua

Tontxu Rodríguez: “Ez dugu onartuko ekitaldi batek ere ez biktimak umiliatzea eta 50 urtez heriotza Euskadiko kaleetatik hedatu zutenei txalo egitea”

PSOEk moralez kanpotzat jo ditu aske utzi dituzten ETAko kideei egindako omenaldiak, eta PPri gogorarazi dio bere mozioa aurretik PSEk, EAJk eta Podemosek eratutako ekimena baten kopia dela

Ziurtatu duenez, “mozio horri buruzko eztabaidak aukera ona dakar hiltzaileei aurre egin zietenak gogora ekartzeko; polizien eta epaileen lanaren laguntzaz Euskadin askatasunez bizitzeko aukera eman zuen erresistentzia hori”

1. argazkia
El senador socialista, Tontxu Rodríguez, durante la intervención en el pleno del Senado celerbado esta mañana | Foto: PSOE Congreso

PSOEren Justizia arloko bozeramaile eta euskal senatariak, Tontxu Rodríguez Esquerdok, Talde Popularraren mozioa babesten duela ageri du. Mozio horren bidez, irmoki ukatzen da aske geratu diren ETAko kide ohi batzuei egindako omenaldiak. Horrez gain, biktimenganako elkartasuna adierazi da ere bai.

Rodríguez Esquerdok moralez kanpokotzat jo ditu kartzelatik irten diren ETAko kide ohiak egindako ongi-etorrien eszenografiak, hil eta mutilatu dutelako eta erakunde terrorista baten parte izan direlako. Horrez gain, ziurtatu du “euskal gizartearen oinarria egia eta biktimen aitorpena izatea nahi dugula, batzuek mehatxatzeko, saltzeko, estortsio egiteko, jazartzeko eta erailtzeko erabiltzen zituzten arrazoiei zilegitasunik ez emateko”.

PSOEren parlamentarioak adierazi du “ez dugula onartuko ekitaldi batek ere ez biktimak umiliatzea eta 50 urtez heriotza Euskadiko kaleetatik hedatu zutenei txalo egitea. Lan egiten jarraitu behar dugu terrorista batek ere ez dadila harro agertu egin zuenagatik eta jakin dezatela omenaldirik merezi ez dutela; herritarren ordezkari garen heinean, elkarbizitza eraiki beharra dugu eta, ez berriz, lotsa publikorik”. “Eta ekitaldi horiek, lotsa publiko eta demokratiko izateaz gain, biktimei kalte egiten diete”.

Tontxu Rodríguez Esquerdok ziurtatu duenez, “mozio honen debatea aukera egokia da hiltzaileei aurre egin zietenak gogora ekartzeko, polizien eta epaileen lanaren laguntzaz, Euskadin askatasunez bizitzeko aukera eman zuen erresistentzia hori. Amnesiarik eta umiliaziorik gabeko gizartea nahi dugu, egindako kaltea aitortzea nahi dugu. Presoek beren akatsak bere gain hartu behar dituzte, eta gizarteratzea erraztu behar da, ETAk behin betiko amaiera aitor dezala”.

Euskal senatariak nabarmendu du erabat ukatzen duela ETAko presoak txaloka adoretzea, eta biktimei eta beren familiei txalo eta omenaldi egiten diela.

Baieztatu duenez, “ezin dugu onartu hurrengo belaunaldiek balentria, egitandi edo ausardia gisa hartzea ETAko kide zaharren delituak”, eta horren adibide bat eman du: Hernaniko gazte batzuek beren ikastetxeko jolastokian “agur eta ohore” idatzita zuen pankarta bat izan zuten esku artean, hildako ETAko bost kide aipatuz. “Horrela ez da elkarbizitzarik eraikitzen. Ezin da heroi ospetsutzat hartu egin zuten kalteagatik lotsa bakarrik merezi dutenei”, erantsi du.

Bestalde, Tontxu Rodríguezek Alderdi Popularraren senatariei gogorarazi die “beren mozioa otsailaren 28an Eusko Legebiltzarrak onartu zuen transakzio-zuzenketaren, PSEk, EAJk eta Podemosek proposatutakoaren, berdina dela, eta PPk lehenengo puntuari zegokionez bakarrik onartu zuela, eta ekimenaren gainerako artikuluetan abstenitu zela”. “Zorionak orain gure proposamenak onartzeagatik”, gehitu du.