Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSOE abian jarri da 2019an herriladeko lehen indar politikoa izateko

Batzorde Federalak aho batez onartu du alderdiaren erregelamendu berria. Horrek 39. Kongresuan hasitako eraldaketa indartu du, eta PSOE Espainiako alderdirik demokratikoena bihurtu du, bai eta partizipatiboena, gizartearekiko irekiena eta militantziarik ahaldunduena duena ere

1. argazkia
El Secretario General del PSOE, Pedro Sánchez, rodeado de la Comisión Ejecutiva durante el Comité Federal que se ha celebrado hoy en Aranjuez | Foto: PSOE

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, baieztatu du "oso eroso" dagoela PSOEren Batzorde Federalak Aranjuezen onartutako alderdi-eredu berriarekin. Mendiak ere parte hartu du Batzordean.

Mendiak uste duenez, erregelamendu horrek aukera ematen du PSOEren 39. Kongresuan finkatutako helburua lortzeko, alegia, "militantziari indar handiagoa emateko, protagonista izan dadin".

Buruzagi sozialistaren aburuz, PSOEk "goranzko joera du", eta, herritarrak kezkatzen dituenez, Kataluniako krisiari arreta eman behar bazaio ere, "landu behar ditugun" beste gai batzuk ere badaude, hala nola hezkuntza, osasuna eta gainerako zerbitzu publikoak.

PSOE berria, PSOE gehiago

PSOEren Batzorde Federalak aho batez onartu du erregelamendu berria. Horrek 39. Kongresuan Pedro Sánchez idazkari nagusi izendatuz hasitako alderdi-ereduaren eraldaketa indartu du. Beraz, PSOEren aldaketa gauzatu da, eta, ondorioz, Espainiako alderdirik demokratikoena, partizipatiboena, gizartearekiko irekiena eta militantziarik ahaldunduena duena da.

Erregelemandu berriak planteatzen dituen eskakizunen inguruan, adibidez, beste alderdi politiko batzuekin egin nahi diren gobernu-akordioei buruz militantziari kontsultatzearen inguruan, Mendiak nabarmendu du tokiko erakundeen ordezkari den kongresuen arteko organo gorenak "bere garaian EAJren eta PSEren arteko akordioaren alde bozkatu bazuen, gaur akordio hori berretsi besterik ezin dugula egin, oso ezberdinak diren bi alderdik etorkizuneko Euskadi elkarrekin eraikitzeko".