Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kontrol-saioa Senatuan

PSOEk nabarmendu du ETA jadanik ez dela existitzen eta Zoidori eskatu dio lan egiten jarraitzeko benetako elkarbizitzaren alde, sortutako kaltearen egia errespetatzeko historia beltz hori inork errepikatu ez dezan

Tontxu Rodríguez konbentzituta dago gaur ez dela gaiztagin-banda bati buruz hitz egiteko eguna, baizik eta askatasuna defendatu zutenen ahalegina eta nekea aitortzekoa. Bestalde, gogora ekarri ditu mehatxatuta egon ziren edo terroristen balek eta bonbek erail zituzten ehunka kargu publiko eta zinegotziak; bakardadea eta isolamendua jasan zituzten familiak; askatasuna defendatzeagatik hil zituzten militarrak, poliziak, guardia zibilak edo ertzainak eta amore ez emateagatik erail zituzten epaileak, kazetariak, fiskalak edo enpresariak

Euskal senatariak adierazi du ETA desagertu dela, eta, horregatik, orain etorkizunari begiratu behar diogula. “Etorkizun baketsua datorkigu, kontsolamenduz, egiaz eta askatasunez osatuko dena”

1. argazkia
Tontxu Rodr

PSOEren Justizia arloko bozeramaile eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezko senatariak, Tontxu Rodríguez Esquerdok, azpimarratu du ETA jadanik ez dela existitzen. Esan du, ez dela egia ziklo bati amaiera eman diotela, haiek esan bezala. Konbentzituta agertu da “demokratek garaitu dugula ETA, gizartearen erantzunaren, Estatuko segurtasun-indarren eta -gorpuen dedikazioaren, nazioarteko lankidetzaren eta justizia eta politikaren ekintzaren ondorioz”.

Juan Ignacio Zoido Barne-arazoetako ministroari gaur arratsaldean, Senatuaren kontrol-saioan, egindako galderan, Rodríguez Esquerdok poztasuna adierazi du behingoaz eta minez eta sufrimenduz beteriko historia luzearen ostean ETA desagertu delako, biktima guztientzako eta Espainiako gizartearentzako oro har berandu iritsi bada ere”.

Halaber, atsekabetuta agertu da, 2011n beren porrota aitortu bazuten ere, terroristek inoiz ez zutelako sortutako kaltea aitortu, “ez diotelako beren iraganari uko egin eta ez dietelako barkamenik eskatu biktima guztiei”. “Ministro jauna, beren amore emateaz ez genuen ezer espero, eszenografiaz are gutxiago. Zer espero daiteke euskal aniztasuna desegiteko eta beren aukera indarrez inposatzeko, 1968an hiltzeko, bahitzeko, mehatxatzeko, estortsionatzeko... erabakia hartu zutenen aldetik. Ezer ez, ministro jauna”, esan du.

Tontxu Rodríguez konbentzituta agertu da gaur ez dela gaiztagin-banda bati buruz hitz egiteko eguna, baizik eta askatasuna defendatu zutenen ahalegina eta nekea aitortzekoa. Bestalde, gogora ekarri ditu mehatxatuta egon ziren edo terroristen balek eta bonbek erail zituzten ehunka kargu publiko eta zinegotziak; bakardadea eta isolamendua jasan zituzten familiak; askatasuna defendatzeagatik hil zituzten militarrak, poliziak, guardia zibilak edo ertzainak eta amore ez emateagatik erail zituzten epaileak, kazetariak, fiskalak edo enpresariak.

Biktima guztiak oroitzea, salbuespenik gabe

“ETAren biktima guztiak oroitzeko eguna da gaur, salbuespenik gabe, inoiz gertatu behar izan ez zen kontu batengatik denek sufritu zutelako asko”. “Ministro jauna, jaun-andreok, Euskadin eta Nafarroan ez da inoiz gatazka armaturik egon, ez zen bandorik egon. Euskadin, batzuek hiltzen zuten, eta beste batzuk sufritu, eutsi edo hil egiten ginen. Espainian, batzuek demokrazia odolez betetzen zuten, eta beste batzuk askatasunak defendatzen genituen”, nabarmendu du euskal senatariak.

PSOEren senatariaren ustez, “terroristen bizitza koldarrak, beren nahi kriminalak eta mina sortzeko nahiak ez dute ezertarako balio izan, ez dituzte beren helburuak lortu”. Bestalde, ohartarazi du, gainera, “ETA marka makabroa desagertzeak ez diela ordainik ekarriko”. “Orduan, zertarako hainbeste samin? Zertarako hainbeste min?”, deitoratu du.

Azalpena bukatzeko, Tontxu Rodríguezek Barne-arazoetako ministroari adierazi dio “lan egiten jarraitu behar dugula benetako elkarbizitzaren alde, sortutako kaltearen egia errespetatzeko historia beltz hori inork errepikatu ez dezan”. “ETA desagertu da, beraz, orain etorkizunari begiratu behar diogu”. “Etorkizun baketsua datorkigu, kontsolamenduz, egiaz eta askatasunez osatuko dena”, esan du amaitzeko.