Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSOE-Unidas Podemos Gobernu akordioari buruzko kontsulta

Azaroaren 23an, Unidos Podemosekin gobernu aurrerakoia osatzeko akordioari buruz galdetuko dio PSOEk bere militanteei

Exekutibo Federalaren Batzorde Iraunkorrak onartu egin ditu bere militanteei kontsulta bat egiteko oinarriak eta egutegia (azaroaren 23a, larunbata), pasa den astean Alderdi Sozialistaren eta Unidas Podemoseko buruen artean Espainiako Gobernurako lortutako akordioaren gainean. Hau da militanteei egingo zaien galdera: PSOEk eta Unidos Podemosek koalizioko Gobernu aurrerakoia osatzeko lortutako akordioa babesten duzu?

1. argazkia

🔝️GOGORATU‼️ 
💻Azaroaren 21era arte eska dezakezu kontsultarako online botoa emateko izen-ematea. 

✔ Sartu hemen: https://t.co/Qld1L9PX98

✔ Sakatu online botoa emateko izen-ematearen irudian.

✔ Berretsi izen-ematea, eta baieztapen-mezu bat jasoko duzu.#PHartuPartePSOE pic.twitter.com/1xo5rMOLtX

— Euskal Sozialistak (@euskalsozialista) November 18, 2019

PSOEren eta gure demokraziaren historian lehen aldiz, militantzia sozialistak Espainiarako Gobernu akordio bati buruz erabakiko du, Alderdi Sozialistako eta Unidas Podemoseko buruzagiek asteon sinatutako testuan oinarrituta.

Azaroaren 23an, larunbatean, izango da hori, akordioa PSOEko militanteen kontsultaren mende jarriko baita (Batzorde Iraunkorrak datorren astelehenean berresten badu), gure Estatutu Federalek jasotzen duten bezala, nahitaezkoa eta loteslea den bozketa baten bidez. Bozketa horretan parte hartu ahal izango duzu, jarraian azalduko ditugun oinarrien eta daten arabera:

 

Nortzuk eman dezakete botoa kontsulta honetan?

Botoa eman ahal izango dute azaroaren 18an itxitako erroldan dauden PSOEko militante eta afiliatu zuzen guztiek, Espainiako Gazte Sozialistetako militanteek eta PSCko eta haren gazte erakundeko (JSC) militanteek.

 

Nola jakin dezaket erroldan inskribatuta nagoen?

Alderdira joz neure lurralde-eremuan, baina baita NirePSOE (sartzeko klikatu hemen) atariaren bidez edo Militanteen eta Herritarraren Arretarako Sailarekin harremanetan jarriz. Sailak Ferraz-en du egoitza (aurkitu hemen harremanerako datuak).

 

Eta nola eman dezaket botoa?

Aurrez aurre bozkatu ahal izango duzu azaroaren 23an, larunbatean, 10:00etatik 20:00etara, zure udal edo barrutiko hauteskunde-mahaietan. Halaber, online boto elektronikoa eman ahal izango duzu azaroaren 22an (ostirala) eta 23an, ixteko ordura arte (20:00).

 

Zer egin behar dut boto elektronikoa eskatzeko?

Azaroaren 21eko (osteguna) 20:00ak baino lehen eskatu behar da, NirePSOE atariaren bitartez. Botoa online ematea eskatu duten militanteen errolda hurrengo egunean, hilaren 22an, igoko da Elkarteen Atarira. Logikoa denez, boto elektronikoa eskatzeak hauteskunde-mahaietan aurrez aurre bozkatzeko zerrendatik kanpo geratzea ekarriko du.

 

Egongo da aurretiaz informazio kanpainarik?

Bai. Azaroaren 19 eta 22 bitartean Batzorde Exekutibo Federalak Alderdi osoaren esku jarriko du lortutako akordioari buruzko informazioa. Une horretatik aurrera, elkarteei ahalmena ematen zaie proposatutako akordioari buruz eztabaidatzeko informazio-batzarretara deitzeko; batzar horiek bozketa hasi aurreko egunera arte egin ahal izango dira.

 

Hauteskunde-elkarte guztiak ordu berdinetan egongo dira zabalik hilaren 23an bozkatzera joateko?

Gehienak bai, baina 100 hautesle baino gutxiago dituztenek edo aldez aurretik baimena izan dutenek bozketa-ordutegi murritza ezarri ahal izango dute, gutxienez 4 ordukoa. Udaleko edo barrutiko batzorde exekutiboek militante guztiak deitu beharko dituzte, deialdian argi eta garbi adieraziz bozketaren eguna, ordutegia eta lekua.

 

Nortzuk osatuko dituzte hauteskunde-mahaiak?

Hauteskunde-mahaia hautatuko da bozketarako eta boto-zenbaketarako, hiru kidek (presidente bat eta bi bokal) osatuko dute eta zozketa bidez aukeratuko dira. Zozketa hori bozketa-eguna baino ahalik eta aurrerapen handienarekin egin beharko da. Nolanahi ere, dagokion taldeko Antolakuntza Idazkariari ahalmena ematen zaio bozketa hasieran mahai bat eratu eta bozketa berme osoz egin dadin.

 

Nola izango da bozketa hauteskunde-elkarteetan?

Elkarteetako bozketa boto indibidual, zuzen eta sekretuaren bidez egingo da. Botoaren sekretua bermatzeko, kabina edo gune bat prestatuko da, non boto-paperak eta gutun-azalak jarriko diren hautesleen eskura. Boto-orrien eredu ofizialak Batzorde Antolatzaileak emango ditu, eta Elkarteen Atarian igoko dira.
Gainera, bai Batzorde Exekutibo Federalak zein autonomia-erkidegoetako, probintzietako edo uharteetako exekutiboek behatzaileak izendatu ahal izango dituzte Batzorde Antolatzailearen aurrean, eremu bakoitzean bozketa-prozesua behar bezala garatzen dela zaintzeko eta gerta litezkeen gorabeheren berri emateko.

 

Nola egingo da zenbaketa eta emaitzen bidalketa?

Bozketarako aurreikusitako epea amaituta, azaroaren 23ko larunbataren 20:00etan, botoak zenbatzeari ekingo zaio. Kontsultaren emaitza Alderdiaren goiko esparruetara helaraziko da, Elkarte Atariaren bidez, eta honako hauek adieraziko dira:

  • Hautesle-errolda
    • Emandako botoak
    • Boto zuriak
    • Boto baliogabeak
    • Aldeko botoak (BAI)
    • Aurkako botoak (EZ)

Elkarteen Atarian sartzeko aukerarik ez duten hauteskunde-taldeek goragoko Batzorde Betearazleari jakinarazi beharko dizkiote emaitzak, eta hark Batzorde Betearazle Federalari helaraziko dizkio, horretarako prestatutako sistemaren bidez.