Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EE eta AFM ados daude ikerkuntzaren eta ekipamenduen inguruko prestakuntza eta inbertsioak direla makinen eta tresnen etorkizunerako gakoak

1. argazkia
Encuentro entre el PSE-EE y la dirección de la Asociación de Fabricantes de Máquina-Herramienta (AFM) Foto | Socialistas Vascos

Makinak eta tresnak fabrikatzen dituen sektorea indartsunetako bat da Euskadin, eta lan-orientazio egokia eskatzen du bere enpresetan langile kalifikatuak gehitzeko. Horri lagundu behar diote prestakuntza dualak, lanbide-heziketako azterketei buruzko araudi berriak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erreformak, besteak beste. Beste batzuen artean, gai horri ekin dio gaur PSE-EEren ordezkaritza batek, Idoia Mendia idazkari nagusia buru izanik, eta Makinen eta Tresnen Fabrikatzaileen Elkartearen (AFM) zuzendaritzak. Donostian bildu dira.

AFMren presidenteak, Antxon López Usorek, eta zuzendari nagusiak, Xabier Ortuetak, ordezkatu dituzte fabrikatzaileak. Beren aburuz, sektorea egoera ona bizitzen ari da -haren ibilbidearen eta esperientziaren zein ekonomiaren eta industria-jardueraren susperraldiaren ondorioz-, eta eskatzen dute, ekipamenduak berritze aldera, I+G+b-ren alde apustu egiten jarraitzeko. Eusko Jaurlaritzak arreta berezia eman zion alderdi horri Patxi López lehendakariaren legealdian, gerora jarraitasuna izan duten "berritze-planekin".

AFMren zuzendariek Euskadiren egonkortasun politikoaren egoera baloratu dute, eta, esan dutenez, oso faktore positiboa da jarduera ekonomikorako. Halaber, gogora ekarri dute elkarteak 480 enpresa biltzen dituela eta 12.500 langileri ematen diela lan. Fabrikazio aurreratuaren eta makinen zein tresnen sektoreak % 5,3 igo du produkzioa 2017. urtearen amaieran. Gainera, esportazioak % 6,2 igo ditu.

Idoia Mendiarekin batera, Euskal Sozialistek antolatutako bileran parte hartu dute Miguel Ángel Moralesek (Antolakuntzako idazkari), Eneko Anduezak (Gipuzkoako Idazkari Nagusia) eta Sonia Pérezek (Politika Ekonomikoko idazkaria).