Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   La Naval

PSE-EEk berriz ere adierazi dio La Navaleko batzordeari enpresaren bideragarritasunaren aldeko apustua egiten duela

Euskal Sozialistek etengabeko komunikazioa mantentzen dute langileen ordezkariekin, Industria ministroarekin eta Ekonomiaren Garapeneko sailburuarekin

1. argazkia
Imagen de uno de los encuentros entre representantes del Comité de Empresa de La Naval y representantes del PSE-EE, con Idoia Mendia a la cabeza, frente a la planta de La Naval en Sestao | Foto: ARCHIVO Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistek La Naval enpresako batzordeari adierazi diote gaur apustu irmoa egin dutela ontziolaren etorkizunaren alde. Sonia Pérez Arlo Ekonomikoko arduraduna izan da igorlea gaur goizean enpresa horretako langileen ordezkariekin izandako bileran. Bilera egin da batzordeak alderdi politikoekin izaten ari den topaketa sortaren testuinguruan, urriaren 5ean Idoia Mendiak sindikatuen ordezkariekin bildu eta gero, enpresaren egoera latzaren berri izateko nahiz haiei informatzeko erakundeekin izandako bileren inguruan. 

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia etengabe dago enpresa-batzordearekin harremanetan, bai eta Reyes Maroto Industria ministroarekin eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapeneko sailburuarekin ere; izan ere, Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza tartean hartzen ditu eta inplikatuta daude ontziolaren jarduna, lanpostuak eta La Naval enpresak Sestaon eta Ezkerraldean dituen ondorio positiboak bermatzeko etorkizunerako konponbide baten bilaketan. 

PSE-EEren zuzendaritza, betiko legez, urriaren 11n legez, konponbide bat bilatzeko bilera denetan izango da, eta behar diren ahaleginak egingo ditu Idoia Mendiak langileen eta erakundeen ordezkariekin harremanetan jarrai dezan.