Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk adierazi du lan-kolokatasunaren eta soldata txikien aurkako borroka lehentasunezkoa dela

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE Idoia Mendia, la Secretaria de Política Económica Sonia Pérez, el Presidente del Consejo de Relaciones Laborales, Tomás Arrieta, y el Secretario General del organismo consultivo, Borja de la Sota. FOTO | Socialistas Vascos

Lan-kolokatasunaren eta soldata txikien aurkako borroka da Euskal Sozialisten lehentasunetako bat urte hasiera honetan. Izan ere, datu ekonomikoak aldekoagoak izatearen konfiantza dago eta hobekuntza hori langileen poltsikoan antzeman behar da. Besteak beste, ondorio hori atera du Idoia Mendiak burututako PSE-EEren ordezkaritza batek. Ordezkaritza hori Tomás Arrieta Lan Harremanetako Batzordearen presidentearekin eta Borja de la Sota aholkularitza-batzordearen idazkari nagusiarekin bildu da gaur.

Ordezkari sozialistek –Idoia Mendiarekin batera Sonia Pérez Politika Ekonomikoko idazkaria egon da– LHBari planteatu dizkioten errealitate soziolaboralaren beste alderdi batzuk izan dira negoziazio kolektiboak funtsezko papera duela susperraldi ekonomikoaren etekinak banatzeko eta PPren lan-erreformak dakartzan oztopoak. Gainera, bileran aipatu dira sindikatuen eta enpresarien arteko lankidetza-klima beharrezkoa dela (gizarte-elkarrizketaren mahaiak hori bultzatu nahi du), eta jarduera ekonomikoaren garapenerako beharrezkoa dela erakunde-egonkortasuna.

PSE-EEren idazkari nagusiak eta LHBren presidenteak landu dituzten beste gai batzuk populazio aktiboaren galeraren eta biztanleen zaharkitzearen ingurukoak izan dira. Halaber, langileen prestakuntzaz edo egingo den Lanbide Heziketako Legearen paperaz aritu dira.