Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Autogobernuari buruzko ponentzia

PSE-EEk lan egiten jarraituko du alderdi sozialari dagokionez sendoa den Estatutu bideragarri bat lortzeko

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en una reunion del Grupo parlamentario Socialistas vascos | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak lan egiten jarraituko du autogobernuari buruzko ponentzian alderdi sozialari dagokionez sendoa den Estatutu bat lortzeko, legearen bidetik bideragarria dena; izan ere, ikusi du bat-etortze handiak daudela eta herritar guztiek, alderdi guztietakoek, hori eskatzen ari direla behin eta berriz.

Asteazken honetako saioan, ordezkaritza sozialistak azaldu ditu talde guztien ekarpenen inguruan dauden bat-etortze handiak. Batez ere, ados agertu dira euskaldunek indarrean den Estatutua berresteko aukera izan zutenetik, ia 40 urtez, sendotu diren gizarte-eskubideak finkatzeari dagokionez. Inkesta guztien arabera, garapen hori bereziki baloratzen dute herrialdearen sentsibilitate politiko ezberdinetako herritarrek.

Horregatik, Talde Sozlistak uste du duela lau hamarkada eraki genuen bide nagusi hori heda daitekeela, Estatutu berritu, sendoago, sozialago eta seguruago baten bidez, gizarte osoaren interesen alde egiteko. Horren harira, sozialistok irmoki jarraituko dugu Euskadin bizi garen guztiok partekatzen dugunari erantzuna emateko, alde batera utzita nortasun-sentimenduak.