Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko aurrekontuak

PSE-EEk egonkortasunaren, hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko apustua azpimarratu du 2019rako

José Antonio Pastorek bermatu du Euskal Sozialistek ahalegin handiagoak egingo dituztela Eusko Jaurlaritzan eta Legebiltzarrean aurrekontu-luzapenaren helburuak lortzeko

1. argazkia
El portavoz parlamentario del PSE-EE, José Antonio Pastor, en una imagen de archivo durante una rueda de prensa en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EE berretsi du egonkortasunaren, hazkunde ekonomikoaren, enplegua sortzearen eta zerbitzu publikoak babestearen alde egingo duela Gobernuaren barruko jarduketetan eta ekintzetan, oposizioko alderdiek 2019rako aurrekontuen proiektuarekin konpromisorik ez hartzea erabaki eta gero. Halaber, aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritzan zein Legebiltzarrean ahaleginak handituko ditu aurrekontu-luzapenaren helburuak lortzeko.

Euskal Sozialisten bozeramaileak, José Antonio Pastorek, gogorarazi du datorren urterako kontuen testuingurua hazkunde ekonomikoarekin zein zerga-bilketa eta enplegua handitzearekin lotuta zegoela; eta, hortaz, urteko bigarren erdirako langabezia-tasa % 10etik behera uztea aurreikusi dela.

«Jadanik lanean ari gara aurrekontu-luzapenaren egoerak oztoporik ez sortzeko gure helburuak betetzeko, eta horretarako neurriak hartuko ditugu. Euskal Sozialistok legealdiaren lehen minututik babestu ditugu akordioak, oposizioko hiru indarrekin egin beharrekoak, euskal aniztasunaren ondoriozkoak baitira eta alderdi biko gobernuaren gutxieneko-egoerarengatik beharrezkoak baitira. Baina alderdi batek ere ez du erantzukizuna bere gain hartu», azaldu du.

Eusko Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaileak azpimarratu du sozialistak Eusko Jaurlaritzaren zein erakunde-arlo guztien parte direla, eta legealdiaren hasieratik «irekita egon direla akordioak egiteko eta oposizioari euskal gizarteari laguntzeko eskaintzak egiteko».