Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Topaketa

PSE-EEk Euskadin 2030 Agendaren Idazkaritza sortzea proposatu du

Begoña Gil, Politika Instituzionaleko idazkaria, eta Alfredo Retortillo, Ikasketa, Programa eta Prestakuntzako idazkaria, Unesco Etxeako arduradunekin bildu dira "euskal agenda 2030 Agendara moldatzeko" aliantzak ehuntzeko

1. argazkia
Begoña Gil y Alfredo Retortillo, junto a los representantes de Unesco Etxea.| Socialistas Vascos

Elkartzea datorren hauteskunde autonomikoetarako programa prestatzeko egiten ari diren bilera-txandaren ildotik doa.

Topaketaren helburua zen programa hori NBEren 2030erako Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotzeko lanean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzea. Helburu horien atzetik denbora darama lanean, hain zuzen, Unesco Etxeak, 1991n UNESCOren printzipioak eta programak euskal eremuan sustatzeko sortutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak.

Unesco Etxearen aldetik bileran izan dira Nieves Fernández presidentea, Txema Villate presidenteordea, Federico Blanco kontseilaria eta Arantza Acha zuzendaria.

Gilek gogoratu duenez, NBEk adierazia du garapen iraunkorrerako helburu horiek lortzeko aliantza inklusiboak eratu behar direla gobernuen, enpresarien eta gizarte zibilaren artean. Hortik dator Euskal Sozialisten asmoa programa hau modu parte-hartzailean burutzeko, mota horretako topaketen edo web-orriaren bitartez, zeinean aste bat baitaramate herritarren proposamenak biltzen.

“Euskadik dituen etorkizuneko erronkak ez dira beste gizarte batzuetakoen oso bestelakoak. Edo benetan heltzen diegu trantsizio ekologikoa edo desberdintasunen aurkako borrokaren bezalako gaiei edo ezinezkoa izango zaigu herri gisa aurrera egitea. Ulertu behar dugu ez dagoela euskal agendarik, 2030 Agenda baizik”, azpimarratu du Gilek.

 Buruzagi sozialistak NBEren helburuak betetzeak “gizarte modernoentzat dakarren erronka” nabarmendu du, horregatik aliantzak ehundu beharra “euskal agenda 2030 Agendara moldatzeko”.

Horren haritik, aurreratu du alor horretan programa sozialistaren proposamenen artean Euskadin 2030 Agendarako Idazkaritza bat sortzea dagoela, Garapen Iraunkorrerako Helburuak betetzen direla zainduko duena eta horietan egiten diren aurrerapenak ebaluatuko dituena, inguruko eskualde eta herrialdeekin alderaketa ahalbidetuko duten adierazle batzuen bitartez.

Programaren beste ardatzak dira, besteak beste, Euskal Ongizate Sistemaren modernizazioa zein iraunkortasuna, berdintasuna bermatzea, klima aldaketaren kontrako borroka eta euskal ekonomiaren hazkunde jasangarri nola inklusiboa.

Sozialistek Euskadi Aktibatu 2020 Topaketak antolatu dituzte asteburu honetan helburu horiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko. Lehen mailako adituek hartuko dute parte bertan, hainbat mahai-inguru eratuz Euskadirentzako etorkizuneko erronka nagusienak aztertzeko.