Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

PSE-EEk erantzukizuna eskatu die euskal ordezkari guztiei Euskadiko biztanleentzako onuragarriak diren aurrekontuak onartzeko

Batzorde Betearazle sozialistak dei egin du hilaren 15eko, astearteko, arratsalderako hiru euskal hiriburuetan deitutako mobilizazio feministekin bat egiteko

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, junto a Iñaki Arriola, Presidente del PSE-EE, y Miguel Ángel Morales, Secretario de Organización del PSE-EE, durante la Comisión Ejecutiva celebrad esta tarde en la sede del PSE-EE de Euskadi en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren Batzorde Betearazleak Gorte Nagusietako alderdi guztietako euskal ordezkariei erantzukizuna eskatu die Estatuko Aurrekontu Orokorrak (EAO) onarpenean inplika daitezen, proiektu horrek zuzenean eragingo dielako Euskadiko biztanleen ongizateari eta eskubideak bermatzeari. EAO Legebiltzarrean aurkeztearekin batera, Euskal Sozialisten zuzendaritzak, gaur arratsaldean eginiko bileran, egoera politikoa aztertu du, euskal erakundeen babes handia duten –eta, ondorioz, Euskadiko agendaren parte diren– ekimen asko finantzatzea bermatzen duen proposamen bat mahai gainean jarri eta gero.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, garrantzitsua da bultzada handia ematea herritar gehienen diru-sarrerei, LGSren hazkuntza historikoarekin, enplegatu publikoen soldaten berreskurapenarekin, pentsioak eguneratuz (herritarren ia % 23ri eragiten dio, 502.982 euskalduni, alegia), pentsio txikienak espezifikoki indartuz, sistema publikoa ziurtatuz eta, baliabideak erabilita, genero-indarkeriaren aurkako plan osoaren alde joz. Euskadiko inbertsioa, guztira, ia 527 milioi euro da, aurreko urteko zifra antzekoa.

«Gai horiek zuzen-zuzenean eragiten digute Euskadin eta helburu horiekin bat egiten duen inork ez lituzke aurrerapen horiek arriskuan jarri behar. Ez da txeke zuririk eskatu behar: zentsura-mozioaren bidez egindako apustua sendotu behar da: PPk biztanle askori ekarri zizkion etsipen-politikak aldatu behar dira, herritarrak eskatzen ari ziren erantzunei atea ireki behar zaie eta aurreko Gobernuak ahaztu zituen horiei eskua luzatu behar zaie», azaldu du Idoia Mendiak.

PSE-EEren Batzordeak ulertzen duenez, une honetan, sistema demokratikoaren edo ongizatearen inboluzioaren arriskuak ohartzera emateaz gain, ezinbestekoa da erantzunak ematea herritarrek berriz ere konfiantza izan dezaten erakundeengan. Eta, horretarako, neurri jakinak egin behar dira, beren bizitzak egonkortzen dituztenak. Horrez gain, Espainiako eta Euskadiko Gobernuen arteko elkar-ulermenari lagundu behar zaio, gure autogobernua garatzeko. Hori guztia jokoan dago Kongresuan hasiko den izapideetan. Hori, besteak beste, Euskadin 527 milioi euro (-% 0,23) inguruko inbertsioarekin zehazten da, aurreko ekitaldiko zifra antzekoarekin. 

Mobilizazio feministak

PSE-EEren Batzordeak, halaber, biharko 19:00etarako hiru euskal hiriburuetan deitutako kontzentrazio feministetan parte hartzeko dei egiteko erabaki du. Horiekin batera, Espainian ere egingo dira, «Atzera pausorik ez berdintasunean. Gure eskubideak ezin dira negoziatu» lelopean. Kontzentrazioak antolatu dira PPk, Ciudadanosek eta VOXek Andaluzian eginiko akordioak emakumeen eskubideei eta berdintasunari eraso egiten dielako.