Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Pablo Ibar

PSE-EE kezkatuta dago Pablo Ibarri heriotza-zigorra ezarriko diotelako agian eta haren aurka azaldu da

1. argazkia
La Secretaria de Área de Libertades Públicas, Memoria y Convivencia del PSE-EE, Rafaela Romero, en una imagen de archivo | Foto: Socialistas Vascos.

Rafaela Romero PSE-EEren Askatasun Publikoak, Oroimena eta Elkarbizitza arloko idazkariak azaldu duenez, kezkatuta dago Pablo Ibarri heriotza-zigorra ezarriko diotelako agian, hala eskatu baitu fiskalak, iragan den larunbatean ezagutzera eman zen berediktuaren ostean. Pablo Ibar euskaldunak 24 urte daramatza espetxean, horietatik 12 heriotzaren korridorean, apelazioak egiteko bere eskubideko azken prozesuan Fort Lauderdaleko (Miami) Epaitegiak sei karguren, besteak beste, erailketa, erruduntzat jo eta gero.

Jakinarazpen baten bidez, legebiltzarkide sozialistak ziurtatu du, beste herrialdeetako ordenamendu juridikoaren arabera hartzen diren erabaki judizialak errespetatzen baditu ere, Alderdi Sozialista ez dagoela ados heriotza-zigorrarekin, erakunde politiko eta sozial demokratiko gehienak eta nazioarteko komunitateak bezala.

 «Sozialistok beti egon gara heriotza-zigorraren aurka, zigor ankerra eta demokraziaren kontrakoa delako, eta herrialde denetan indargabetzearen alde borrokatzen jarraituko dugu». Halaber, gogorarazi du Eusko Legebiltzarrak, legez besteko proposamen baten bidez, 2006an eskatu zuela Pablo Ibarek abokatu bat izatea bermatzeko partida ekonomiko bat.

Gainera, politikari sozialistak nabarmendu duenez, Pablo Ibarek, iragan den larunbateko berediktuaren aurretik, 24 urteko espetxe-zigorra bete du, horietatik 12 Floridako espetxeko heriotza-korridorean; eta, hortaz, erantzukizun handia bete du zigortutako egitateengatik kartzelan hainbeste urte eman eta gero.

PSE-EEk eskatu du heriotza-zigorra indargabetzeko erantzun penal gisa, bai eta orain arte ezarritakoak ez zenbatzeko eta egiteke dauden egikaritzeei berehala uzteko ere. Azkenik, bizitzeko eskubideari, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean zein Espainiako Konstituzioaren 15. artikuluan jasota dagoenari, errespeturik handiena diola esan du. «Heriotza-zigorra ezin da bateratu gaur egungo jokabide zibilizatuaren arauekin eta indarkeriazko burugabekerientzako erantzun desegokia eta onartezina da».

Azkenik, legebiltzarkide sozialistak Pablo Ibaren familiari, lagunei eta Pablo Ibar Elkarteari elkartasuna adierazi die, une gogorrak bizitzen ari baitira, eta eskerrak eman dizkie bizitzeko eskubidea defendatzen dutelako eta zigor ankerren eta umiliagarrien aurka egiten dutelako, adibidez, heriotza-zigorraren aurka.