Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk dei egin dio euskal gizarteari berdintasunaren eta soldata-aldearen aurkako martxoaren 8ko lan-geldialdietan eta mobilizazioetan parte har dezan

Teresa Laespada: “Gure politika guztiak erabiltzen ari gara erakunde guztietan denok konbentzitu gaitezen emakumeek ekonomiaren eta gizartearen susperraldiaren protagonista nabarmenak izan behar dutela Euskadin ere bai”

1. argazkia
Teresa Lespada, Secretaria del Área de Igualdad del PSE-EE Foto|Socialistas Vascos

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) deialdia egin nahi dio euskal gizarte osoari martxoaren 8an berdintasuna defendatzeko eta soldata-aldeari aurka egiteko deitutako mobilizazioetara eta aldarrikapen-ekintzetara batzeko. Uste dugu beharrezkoa dela emakumeekin eta beren eskubideak babestearekin dugun konpromisoa agerian uztea, bai eta berdintasun-politikak eskatzea ere, aukera izan dezagun gizarte bidezkoagoa izateko eta emakumeek askatasuna izateko.

Alderdi Sozialista protagonista nabarmena izan da eskubideak handitzeko aukera eman duten legeetan. Horri esker, emakumeek aukera dute amak izan nahi duten edo ez erabakitzeko. Gainera, Alderdi Sozialistak sustatu du Europan aitzindari den genero-indarkeriaren aurkako lege-arauketa, eta ordezkaritza publikoan berdintasuna eragin zuen. Azken urteetan, berriz, atzera egin dugu Rajoyren gobernuaren erruz. Haientzako emakumea da lan-erreformaren biktima nagusia, eta beren osasunerako edo hezkuntzarako eskubideak ahuldu ditu.

“Euskadin babestu dugu emakumeak izan behar duela ekonomiaren eta gizartearen susperraldiaren protagonista nagusia, justiziagatik eta biztanleen erdiak duen giza potentziala alferrik ez galtzeko. Hori islatzen ari gara gure politiketan erakunde guztietan, eskubide eta betekizun berdinez osatutako herri bat eraikitzeko; horiek bermatzera behartuta dauden botere publikoekin”, azaldu du PSE-EEren Berdintasun Arloko idazkariak, Teresa Laespadak.

Zenbait fenomenok, hala nola enplegurako sarbideak, lanaren sustapenak, soldata-aldeak, kolokatasunak eta denborazkotasunak emakumea diskriminatzen duen sare bat osatzen dute, eta guk aurre egin nahi diogu horri. Martxoaren 8a garrantzitsua eta berebizikoa izango da. Nolanahi ere, badakigu etengabe ekin behar diogula sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren aldeko borrokari, bai eta desberdintasunarekin eta genero-indarkeriarekin, hau da, adierazpenik krudelenarekin amaitzeko neurri efektiboak eskatzeari ere.

Erakunde-arduradun sozialistek eta PSE-EEren kargu organikoek bat egingo dute UGT eta CCOO sindikatuek deitutako lan-geldialdiekin, edo jardunaldi osoko greba feminista babestuko dute. Gainera, Euskadiko zenbait tokitan deitutako manifestazio eta kontzentrazioetan parte hartuko dute, eta euskal gizarte osoa animatzen dute horietan masiboki parte hartzera.