Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gure Esku Dago

PSE-EEk indarrak batzeko ahalegina egiteko iradoki die gainerako euskal alderdi politikoei, gizartearen benetako eskaerei erantzuteko

Euskal Sozialisten Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, gogorarazi du euskal herritar gehienak ez direla independentzian pentsatzen ari, ez eta Kataluniako antzeko egoera sortzean ere Kataluniako antzeko egoera sortzean ere

1. argazkia
Miguel Ángel Morales (Secretario de Organización del PSE-EE), junto a Idoia Mendia e Iñaki Arriola en la última Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, euskaldun gehienen eskariei erantzuteko iradoki die alderdi politiko guztiei, indarrak batu eta aurrerapen ekonomikoan, kalitatezko enpleguan eta desberdintasunaren aurkako borrokan ardaztutako Euskadi eraiki dezaten.


“Konbentzituta gaude euskal gizartearen nahia dela pentsiodunen, emakumeen, eta enplegua bilatzen ari diren gazteen beharrei erantzuna eman diezaeigun, independentziarako eskubideari buruzko eztabaida zaharrei heldu beharrean”, baieztatu du Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldien harira.
Gaurko martxan parte hartzeari buruz, Antolakuntzako idazkari sozialistak errepikatu du ez dela gehiengoak nahi duena, hainbat azterketak eta inkestek adierazten dutenez; zehazki, euskal autogobernua asko balioztatzen duten batzuek, bai eta ezker abertzalearen gertuko sektoreetan ere.

“Subiranismoaren aldeko jendea dago Euskadin, jakina, baina gehiengoak ez du gatazka-testuingururik sortu nahi, adibidez, Kataluniako egoeraren antzekorik.
Azterketa soziologiko denek aditzera ematen dute independentziaren eta ekintza unilateralen aldeko pertsonen kopuruak behera egin duela”, esan du.
Miguel Ángel Moralesek, halaber, gonbite bat luzatu die ekintzak babestu dituzten eta haietan parte hartu duten erakundeetako ordezkariei.

“Alderdiak aske dira jarduera politiko bat bultzatu edo babesteko, gehiengoari arduratzen ez dioten gaiak badira ere; erakundeetako arduradunak, ostera, beren karguan bete beharreko zereginez arduratu behar dira, eta, gehienez ere, guztion bizitza hobetzeko erabilgarriak diren aldarrikapenak egiteaz, ez berriz, gutxi batzuen mobilizazioez.

Iraganean ikusi ditugu alkaterik edo ahaldun nagusirik horrelako ekintzetan.
Uste dugu ez dagokiela haiei horietan ibiltzea”, azaldu du.