Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Omenaldia ETAren presoei

PSE-EEk ezker abertzaleari iradoki dio espetxetik irteten diren ETAko kideei omenaldirik egiten ez jarraitzeko

PSE-EEren Batzorde Betearazleak dei egin dio ezker abertzaleari, espetxetik irteten diren ETAko kideei omenaldiak egiteari bukaera emateko. Besteak beste, Hernanin eta Oñatin egin zaizkie, eta umiliagarriak izan dira argi eta garbi terrorismoaren biktimentzat

1. argazkia
La Comisión Ejecutiva del PSE-EE reunida en Bilbao, en una imagen de archivo | Foto: Socialistas Vascos

Euskal gizarteak eta bertako erakundeek behin baino gehiagotan adierazi dute ekitaldi horien aurka daudela, giza eskubideak urratu eta biktimak zein beren senideak berriz biktimizatzen dituztelako. Eusko Legebiltzarrak irmotasunez egin zuen 2018ko otsailean.

Omenaldien ondorio penalak Justiziaren esku daude, Euskadiko Gobernu Ordezkaritzak egitateak Fiskaltzari igortzea erabaki eta gero. PSE-EEren aburuz, jardun hori egokia eta beharrezkoa zen. Terrorismoaren biktimen aurka umiliazio-egintzak betetzen dituztenak zehatzea xedatuta dago gaur egungo legerian, eta horrek ez du oztopatzen etorkizunean lege-aldaketarik egiteko aukera izatea.

Baina kontsiderazio horietatik haratago, PSE-EEk ezker abertzaleari eskatzen dio biktimak errespeta ditzan, eta krimen terroristak uka ditzan ere bai. Hori bateraezina da omenaldi publikoak egitearekin, aipatu bezala, ETAko presoei ongi-etorria egiten baitzaie. Euskal Sozialistok uste dugunez, ezinbestekoa da biktimei aitormena egin eta haiekin solidarioak izatea, terrorismoari legitimitatea kentzeko eta benetako elkarbizitza finkatzeko; memoria eraikitze aldera.