Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

PSE-EEk bere udal-hautagaitzak handitu ditu euskal biztanleen % 99 baino gehiagorengana iristeko

Lurraldeetako batzar nagusietako barruti denak bete ditu eta Europan ordezkaritza izateko bermea duen euskaldun bakarra du zerrendetan

1. argazkia

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) hautagaitza-kopurua handitu du datozen udal-hauteskundeetarako, udaletan euskal biztanleen % 99ren baino gehiagoren ordezkari izateko, gaur egun zuzentzen dituenak mantentzeko, aurreko legealdietan zuzendu dituenak berreskuratzeko eta beste berri batzuk zuzentzeko xedez.

Euskal Sozialistek garrantzi berezia eman diete hauteskunde hauei, udaletatik hasten baita politika egiten, herritarren eskaerei erantzuna emateko lehen tokia delako eta, batez ere, hauteskunde orokorretako emaitza bikainaren eta Pedro Sánchezen presidentearen garaipenaren ostean, udalen, aldundien eta Europan sozialismoak indarra hartuz gero, aukera izango duelako politika aurrerakoiak lerrokatzeko euskaldunentzako erabakiak hartzen diren toki denetan.

Nahi horrekin, sozialistek 2.335 hautagai dituzte Euskadiko 251 herrietatik 205etan ordezkaritza izateko, hain zuzen ere, ia biztanle denak bizi direnetan. Hauxe da banaketa lurraldeka: 

  • Bizkaian, 112 udalerritik 88tan aurkeztuko ditugu zerrendak, duela lau urte baino lau gehiagotan; 1.093 hautagai izango ditugu, eta herritarren % 98,42ren gaineko eragina ere bai.
  • Araban, 51 udalerritik 47tan aurkeztuko gara, 364 hautagai izango ditugu biztanleen % 99,12rako.
  • Gipuzkoan, 878 izango ditugu 70 udalerritan, 88 udalerritik, 2015ean baino bat gehiagotan, eta horiek biztanleen % 99,27 barne hartzen dituzte.

Haiekin batera, PSE-EEk hautagaitzak aurkeztuko ditu lurralde historiko bakoitzeko barruti guztietan 153 ahaldun-plaza okupatzeko, Euskadiko bazter guztietan bizi diren guztiei estaldura emateko.

Gainera, Europako hauteskunde garrantzitsuei begira, Eider Gardeazabal PSOEren zerrendetan izango da, 7. lekuan, eta Euroganberan toki ziurra izango duen euskal hautagai bakarra izango da. Aurreko legealdian agerian utzi duenez, Batasun osoko ordezkari aktiboenetako bat da eta eragin handienetakoa du. Batasunean borroka bizia gertatzen ari da estremismoek eta nazionalismoek denon eskubide eta askatasunetarako proiektu erkidea suntsitzea saihesteko.