Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2017. urte amaierako mezua

PSE-EEk bermatu du 2018an parte hartuko duela baldintza sozialak eta ekonomiaren garapena hobetzen lagunduko duten akordioetan

1. argazkia
El portavoz parlamentario del PSE-EE, José Antonio Pastor | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren legebiltzareko bozeramaileak, José Antonio Pastorek, bermatu du 2018an Euskal Sozialistek berriz ere parte hartuko dutela euskaldunen egoera ekonomikoa, enplegua, zerbitzu publikoen kalitatea zein osasun- eta hezkuntza-sistemak hobetzeko aukera ematen duten akordioetan.

“Akordioen bidea indartu nahi dugu. Bakoitzak bere jarrerak gainditu beharko ditu konponbide erkideak bilatzeko. Hori da gure lan egiteko era. Hori egin nahi izan dugu eta egin dugu aurten, eta 2018an, berriz ere parte hartuko dugu akordioetan, osasun- eta hezkuntza-sistemak, gizarte-babesa eta ekonomiaren garapena indartzeko edo pentsioak eta soldatak igotzeko”, azaldu du Iñigo Urkullu lehendakariaren urte-amaierako hitzaldia entzun ondoren.

José Antonio Pastorek nabarmendu du PSE-EEk egonkortasuna ematen diela erakundeei, bai eta hori beharrezkoa izan dela ekintza politikoa euskal gizarteari benetan interesatzen zaionari bideratzeko ere. “Erakundeek euskaldunei benetan eragiten dieten gaiei arreta ematea behar du Euskadik, eta sozialistok asko lagundu dugu horretarako; hain zuzen ere, euskal politikak jendearentzako garrantzitsuak diren gaiei heltzeko: enpleguari, soldatei, pentsioei, gizarte-baldintzen hobekuntzari. Eta hori egin dugu egonkortasun hitza modan jarriz eta denon artean akordio handiak egiten saiatuz”, azaldu du.

Bozeramaile sozialistak zenbait zifra nabarmendu ditu. “10.000 langabetu gutxiago ditugu, 2.000 langilek kontratu egonkorragoa dute iruzurraren aurkako borrokari esker, 3.000 familia jada ez daude DSBEren eraginpean eta 1.000 familia gehiagori eman zaie etxebizitzarako eskubide subjektiboa”, gogorarazi du.

“Hori izan da amaitzen ari den urteari egin diogun ekarpena. Espero dugu 2018ak bide beretik jarraitzea. Gu ez gara inoiz ezkutatu, ez eta Eusko Jaurlaritza ere, eta, neurri handi batean, uste dugu Euskal Sozialistok asko lagundu dugula hori lortzeko”, esan du amaitzeko.