Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

PSE-EEk azaldu duenez, konfiantza osoa du Pedro Sánchezen gobernuak dakarren aro berriarengan

Idoia Mendiaren zuzendaritzak uste du eskubideak berreskuratuko direla eta desberdintasunari aurre egingo zaiola Euskadin PSOEk bere gain hartu dituen erantzukizunei esker

1. argazkia
Idoia Mendia dialoga con Iñaki Arriola junto a Miguel Ángel Morales, Begoña Gil y Eneko Andueza, en la reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren Batzorde Betearazleak adierazi nahi du erabateko konfiantza duela Pedro Sánchezen gobernu berriak dakarren aro berriarengan, zeinaren bitartez, politikari duintasuna itzuli eta herritarren konfiantza berreskuratuko den. Euskal Sozialisten zuzendaritzak, gaur Idoia Mendia idazkari nagusiak bildu duenak, adierazi du oso positiboa del PSOEk bere gain hartzea gobernuaren ardurak, eta uste dute Euskadik ere beste aukera bat izango duela arlo guztietan eskubideak berreskuratze aldera indarrak batzeko, bai eta, horrela, enpleguaren, ekonomiaren aurrerapenaren, askatasunen eta desberdintasunari aurka egitearen inguruan gehiengoak egiten dituen eskaerei erantzuna emateko ere.

PSE-EE konbentzituta agertu da gobernu sozialistak ahaleginak egingo dituela gizartearen benetako premiei erantzuna emateko, Haurren Pobreziaren Komisarioren izendapenak adierazten duenez. Erabaki hori ezinbestekoa da errealitate hori asko handitu den herri batean; onartezina da hori. Gainera, Pedro Sánchezen gobernuak, Berdintasun Ministerioa berreskuratuz, bat egingo du M-8ko mobilizazioek eragindako mugimenduekin, eta pentsio publikoen sistemaren eskakizunari arreta emateko behar diren itunak bilduko ditu, zenbateko duinak bermatzeko. Halaber, lan-esparruan, Euskal Sozialistek uste dute kalitatezko enplegua sortu behar dela, eskubideekin eta lan-araudi berri batekin.

Foru- eta udal-hautagaiak.- Euskadiko Batzorde Betearazleak, bestalde, hurrengo foru- eta udal-hauteskundeetako zerrenden buruak hautatzeko egutegia onartu du. Erabaki hori behin betiko onartu behar du Batzorde Federalak. Proposamenak 20.000 biztanle baino gehiagoko udalei eragiten die: hiru euskal hiriburuak, Barakaldo, Getxo, Irun, Durango, Erandio, Galdakao, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Basauri, Hernani, Eibar, Errenteria, Arrasate eta Zarautz.

Primarioetako erregelamenduan aurreikusitako baldintzak betetzen direnen tokietan, prozesua irekitzeko eskabideak irailaren bigarren hamabostaldian egingo dira. Bozketak urriaren bigarren erdialdean izango dira.