Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk ekonomiarentzako eta Euskadiren egonkortasunerako ondorio positiboak nabarmendu ditu Adegirekin egindako bileraren ostean

1. argazkia
Encuentro entre las delegaciones del PSE-EE y Adegi | Foto: Socialistas vascos

PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak, Miguel Ángel Moralesek, gaur nabarmendu duenez, egonkortasuna eta konfiantza dakarren klima politiko eta instituzional bat behar da egoera ekonomikoa hobetzeko eta Euskadin kalitatezko enplegua sortzen aurrera egiteko. Horren harira, parte-hartzea duten gobernuetan, hala nola Eusko Jaurlaritzan, foru-aldundietan zein udaletan Euskal Sozialistak egiten ari diren lana azpimarratu du.

“Beren jarduera egonkortasun-klima batean egin ahal izango duteneko bermea ezinbestekoa da gure enpresentzat, inbertitzeko, ikertzeko, enplegu egonkorra sortzeko, eta, azken batean, beren jarduera baldintzarik onenetan egiteko aukera izan dezaten”, adierazi du Miguel Ángel Moralesek PSE-EEren ordezkaritza batek gaur goizean Adegiren presidentearekin eta idazkari nagusiarekin, Pello Guibelalderekin eta José Miguel Ayerzarekin hurrenez hurren, izandako bileraren ostean.

Moralesek Euskadiko egoera Kataluniakoarekin alderatu du. Euskadiko erakunde gehienek aurrekontuak izango dituzte 2018an. “Ziurgabetasun politikoak konfiantzarik eza eragiten du esparru ekonomikoan. Enpresek Kataluniatik ospa egin dutela ikusi dugu, eta beste batzuek alde egitearekin mehatxu egin dute ere bai. Halaber, horrek turismoaren eta ekonomiaren gainean izan dituen ondorioak ikusi ditugu. Enpleguak sufritu egingo du sektore guztietan”, esan du.

Euskal Sozialistek baloratu egin dute enpresa gipuzkoarrek egin dituzten ahaleginak, nazioartekotzeari, I+G+b-n inbertitzeari, langileen partaidetzari zein enplegua sortzeari dagokienez.

PSE-EEren ordezkaritza, gainera, Gipuzkoako idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Politika Ekonomikoko idazkari betearazleak, Sonia Pérezek zein Gipuzkoako Ekonomiaren Garapenerako idazkariak, Julio Astudillok, osatu dute. Bileran, negoziazio kolektiboa, soldaten igoera edo esparru fiskala landu dira ere bai.