Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Transferentzien batzorde mistoa

PSE-EEk transferentziei buruzko lehen akordioa egin du zazpi urtetan eta sozialistak Gobernu bietan betetzen ari diren papera nabarmendu du

«Gure autogobernuaren garapenik handiena gertatu da beti sozialisten eskutik», azpimarratu du Idoia Mendiak

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, con la Ministra de Planificación Territorial y Función Pública. Meritxell Batet | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEk transferentziei buruzko lehen akordioa egin du azken zazpi urteetan, gaur Bilbon burutu dutena. Halaber, nabarmendu dute euskal autogobernua elkarbizitza demokratikoaren eratzailea eta herritarren ongizatearen eragilea dela, eta, horregatik, euskal sozialista denek harenganako konpromisoa dutela.

PSE-EEren zuzendaritza gaur bildu da, eta batak besteari zorionak eman dizkiote Euskadiko AP-1 autobidearen Armiñon eta Burgos arteko zatia zein Alonsotegi-Barakaldo eta Bilbo-Basauri trenbide-lineak Euskadira eskualdatzea sinatu duelako Transferentzien Batzorde Mistoak. «Milaka euskaldunen mugikortasunari eragiten diote arlo horiek, eta balio sinboliko berezia dute amaiera ematen diotelako aurrerapenik gabeko aro politikoari», adierazi du Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Menina-Euskadi sariak eman aurreko uneetan Meritxell Batet Lurralde Politikako ministroarekin bildu denak.

«Akordioa egiteko aukera izan dugu Madrilen gobernu sozialista dagoelako eta Euskal Sozialistok erantzukizunak partekatzen ditugulako Vitoria-Gasteizen, duela zazpi urte gertatu bezala, non toki bietan gobernu sozialistak zeuden; gure autogobernuaren garapenik handiena sozialiston eskutik etorri da beti. Horrek argi uzten du errealitate politikoarekin eta instituzionalarekin dugun konpromisoa, Europan autogobernu-eskumen garatuenetakoa ematen diguna gaur», nabarmendu du Idoia Mendiak, zeinak, halaber, «mahaiaren toki batean zein bestean sozialistak daudela» aipatu duen.