Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gardentasunari buruzko Legea

PSE-EEk “gardentasun erradikalaren” aldeko apustua egin du, administrazioek “herritarrek zergak ordaintzen dituzten euro guztien” kontuak emateko beharra izan dezaten

Idoia Mendiak uste duenez, Gardentasunari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko hurrengo Legea “gardentasun erradikaleko proposamen handinahia” da; izan ere, “ardatza aldatuko du: administrazioen ekimenez hitz egitetik informazioa jasotzeko eta parte hartzeko herritarren eskubideak bermatzera pasako gara”

Eusko Legebiltzarrak onartu du Euskal Sozialistak eta Eusko Abertzaleak legebiltzar-taldeek Gardentasunari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Legearen, “gardentasun erradikaleko proposamen handinahia” denaren proposamena aintzat hartzea. Idoia Mendiak azaldu duenez, proposamen horren bidez, “ardatza aldatuko da; administrazioen ekimenez hitz egitetik informazioa jasotzeko eta parte hartzeko herritarren eskubideak bermatzera pasako gara”.

Proposamen horren bitartez, “herritarrek zergen bidez administrazioen esku uzten dituzten euro guztien berri ematea lortu nahi da, euro hori herritarren eskura itzuli arte”.

Proposamenak kontzeptu garrantzitsu bat gehitu du: publizitate aktiboa. Horrek esan nahi du Lege horrek eragiten dituen pertsonek, ekimen propioz eta aldizka eta eguneratuta, aditzera eman beharko dutela informazio garrantzitsua, jarduketa publikoaren funtzionamenduarekin eta kontrolarekin lotuta beren jardueraren gardentasuna bermatzeko.

“Ez da itxaron behar informazioa eskatzen diguten unera, ez. Informazioa eskaini, ebaluatu eta azaldu behar da, adierazpen argiak erabiliz. Hemendik aurrera ez du Gobernuak erabakiko legegintzako programa edo egutegi bat aurkezten duen (hori duela bi legealdi berreskuratu genuen eta gerora mantendu egin da). Nahitaez aurkeztu, eguneratu eta ebaluatu beharko da”, azpimarratu du Mendiak.

Gobernuaren organo aholku-emaileen eta parte hartzekoen jarduerak betebehar hori izango du ere bai, besteak beste, giza baliabideetako planek, hautatzeko prozesuek edo publizitate-kanpainetako gastu publikoak. Arlo publikoaren eragin zuzeneko edo zeharkako beste instantzia batzuek ere ez dute aitzakiarik izango.

Arau horrek instituzio-maila guztiei eragingo die, bai eta horien mendeko erakunde guztiei ere; eta funtsezkoa izango da administrazio publikoak eta elkarri eragiten dioten instantziak modernizatzeko. “Ikastetxe eta osasun-zentro itunduez ari gara, edo finantzazioaren % 40 altxor publikotik jasotzen duten erakunde pribatuez”, gehitu du.

Halaber, emango diren diru-laguntza guztiak argitaratzea aurreikusi da, bai eta interes taldeenak ere. Horiek “herritarren eta ordezkaritza taldeen parte-hartzerako eta kolaboraziorako erregistroan” inskribatuta egon beharko dute.

Mendiak azaldu duenez, “sozialistok hori planteatu dugu, erabat konbentzituta baikaude XXI. mendean ezin dela ulertu erantzukizun-zentzurik gabeko eta kontuak ematen ez dituen administrazio bat”.