Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

PSE-EEk ohartarazi duenez, ekonomiaren aurrerapena, enplegu duina eta berdintasuna akordioak bilatzeko helburu nagusiak izango dira #M26aren ostean

Euskal Sozialistek toki- eta foru-erakundeen egonkortasunaren alde lan egingo dute

1. argazkia

PSE-EEren Batzorde Betearazlea ezohiko saio batean bildu da gaur arratsaldean, hauteskundeetako emaitzak aztertzeko. Adierazi duenez, hurrengo egunetan akordioak bilatu nahi ditu, toki- eta foru-erakundeen egonkortasuna bermatzeko pluralitateak eta gehiengo absolutuen gabeziak osatutako testuinguruan.

Euskal Sozialistek uste dutenez, zatiketa politikoa ezaugarri erabakigarria da Euskadiko espazio politikoan, duela zenbait hamarkadatik. PSE-EEk pluralitatea zaintzeko, eta, aldi berean, erakundeen –gobernu sendoak behar dituztenen– prekarietatea saihesteko konpromisoa du, eta hura zehaztu da azken hauteskundeetan, M26an berretsi den politika-jardunbidean. Foru-hauteskunde horietan sozialistek 190.921 boto eta 27 batzarkide lortu dituzte, eta, udal-hauteskundeetan, ordea, 228 zinegotzi.

PSE-EE euskal ezker aurrerakoia, arduratsua eta fidagarria da, eta bere helburu nagusiak ekonomiaren aurrerapena, enplegu duina eta kohesio soziala dira. Hortaz, horiek izango dira beste alderdi batzuekin izango dituzten elkarrizketen ardatzak. Xedea izango da erakundeek helburu horiei heltzea datozen lau urteetan gauzatuko duten ekintza politikoaren ardatz gisa, bereziki, hautagaitza sozialistak konfiantza berezia jaso duen horietan.

Zuzendaritza sozialistak, halaber, garaipen sozialista baloratu du Europako hauteskundeetan, PSE-EEren kasuan, Eider Gardiazabalen hautaketarekin zehaztu dena; bai eta PSOEk eta Pedro Sánchez bere idazkari nagusiak Espainian burutu duten erresistentzia Europaren aurkako mugimenduen, mugimendu populisten eta inboluzioaren aldekoen aurka.