Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Turismoa

PSEk Sorturi leporatu dio turismoa “erasotu” izana, eta “iraganeko eskema mentalen” ondorioa dela uste du

Moralesek azpimarratu du Euskadin turismoa “orekatua eta iraunkorra dela, eta ez dagoela inola ere masifikatuta”

1. argazkia

PSE-EE Erakundeko ordezkari Miguel Ángel Moralesek kritikatu egin du Sortuk eta bere gazte erakundeak (Ernai) abiarazitako turismoaren aurkako kanpaina. Hala, erakunde abertzaleari leporatu dio “Euskadin enplegua eta aberastasuna sortzen dituen sektore ekonomiari eraso egin izana”.

Moralesek horrela erantzun du talde abertzaleak Euskadin turismoa bultzatzeko politiken aurka eginiko kritikei, turisten aurka agertzen ari diren pintadekin eta mobilizazioekin bat datoz eta, bereziki Donostian.

Sozialisten buruak nabarmendu du turismoa gaur egun “Euskadin enpleguaren eta aberastasunaren motor nagusietako bat” dela, eta gure BPGren % 6 dela, eta urteko lehen seihilekoan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden % 10,7. “Datu horiek duela gutxi pentsaezinak ziren euskaldunontzat”.

Bisitarien etorreran izandako igoera hori gorabehera, Moralesek ez du onartzen Euskadin “masifikazioa” dagoenik. Hala, alde batetik, Eusko Jaurlaritzak Deustuko Unibertsitatearekin batera duela gutxi eginiko ikerketa bat ekarri du gogora; izan ere, bertan adierazten da “euskal gizartean ez dagoela turismo saturazioaren pertzepziorik”, Espainiako beste leku batzuetan gertatzen den bezala; eta, beste alde batetik, Turismo Sailak bultzatzen dituen politikak aipatu ditu (Alfredo Retortillo sozialistak zuzentzen ditu), Euskadiko hiru hiriburuetan etxebizitzak turismorako erabiltzeko fenomenoa aztertzeko eta ordenatzeko.

“Euskadik gaur egun turismo iraunkorra du, lurraldeari dagokionez orekatua da, eta bertako ondare naturalarekin eta kulturalarekin konprometituta dago. Eta sozialistak horren alde ari gara lan egiten” esan du.

Sozialisten buruak Sorturi leporatu dio “iraganeko eskema mentalen arabera” bizi direla, eta kanpaina hori erakunde abertzaleak “euskal gizarterako etorkizuneko proposamenak, garapenerako, ongizaterako edo ezberdintasunen aurka borrokatzeko, oraindik ezberdintasunak baitaude herritarren artean, eta enplegua arlo horretan faktore erabakigarria da” mahai gainean jartzeko duen “ideia faltaren eta gaitasun faltaren” ondorio dela uste du.

Bere ustez, ezker abertzalea “beti egon da euskal gizartean aurrerapen ekintza ororen kontra”, baina zoritxarrez, oraingoan, hain justu, “kanpoan proiekzio gehien duen, eta munduan gure irudia eraikitzen laguntzen dutenetako bat aukeratu dutela”.

“Ulertzen dugu, hainbeste urte eta gero, ezker abertzaleak arazoak izatea presoak eta betiko gatazka ez diren beste gai batzuei buruz hitz egiteko, baina eskertuko genuke gabezia horiek ez asetzea azaleratzen ari den sektore bati eta Euskadin hainbeste poztasun ematen ari den sektoreari eraso eginez, bereziki terrorismoaren gaitza sufritzen ez dugunetik” adierazi du.

Azkenik, espero du Euskadin berriz ez errepikatzea uda honetan Espainiako beste leku batzuetan gertatzen ari diren turismo negozioen aurkako erasoak, “zoritxarrez, euskal gizartean gainditutakotzat jotzen genituen garaiak ekartzen baitizkigu gogora”.


2017ko abuztuaren 4a