Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ekimena

Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen Etxebizitza Sailak etxebizitza librearen alokairuarentzako laguntzak jarri ditu abian Covid-19ak kaltetu dituenentzat

• Langabetuek, enplegu-erregulazioko espedientea duten langileek eta diru-sarrerak murriztu zaizkien autonomoek eska ditzakete, besteak beste.
• Sailburuak azpimarratu du ekimen horrekin pandemiak ekonomikoki gehien kaltetutako familiei laguntzen diela Sailak

1. argazkia
Iñaki Arriola, Consejero de Vivienda del Gobierno Vasco

"Konfinamenduak agerian utzi du funtsezko behar bat dela etxebizitza duin eta egoki bat izatea. Horregatik, Etxebizitza Sailetik ezin genion utzi erantzunik eman gabe alderdi sozial horri, krisi honek ekonomikoki gehien kaltetu dituen familiei lagunduz bizi diren etxebizitzaren alokairuaren ordainketari aurre egin ahal izateko”. Hitz horiekin aurkeztu du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak berak zuzentzen duen sailak merkatu libreko alokairuak ordaintzeko indarrean jarri dituen zuzeneko laguntzak, osasun krisiaren ondorioz diru-galera garrantzitsuak izan dituzten maizterrei zuzendurikoak.

Konfinamenduak agerian utzi du #etxebizitza duin eta egokia izatea funtsezko beharra dela. Gobernuak ezin zuen alde soziala baztertu eta familiek bizi diren etxearen alokairua ordaintzen lagundu diegu. Baldintzak 🔗 https://t.co/v4jyNOnmaA pic.twitter.com/Px8263TVbp

— Iñaki Arriola (@iarriolal) April 29, 2020

 

 Plan hori pasa den martxoan errentaren ordainketatik libratzeko hartutakoa osatzera dator. Babes ofizialeko etxebizitzetan bizi eta urrakortasun egoeran direnak apirila, maiatza eta ekaineko errenta, gutxienez, ordaintzetik libratzen zituen, hain zuzen, neurri horrek.

Orain onartu den laguntzaren zenbatekoa 250 euro da hilean eta 6 hilabetez aplikatuko da urrakortasun egoerak jarraitzen badu, apiriletik irailera. Zenbatekoa, guztira, 1.500 eurora hel daiteke, eta hiruhileko bi ordainketetan gauzatuko litzateke. Sailak 15,5 milioi euro zuzenduko ditu laguntza horietarako.

Euskadin ez gara hutsetik abiatzen etxebizitza politiketan, ezta ere alokairuan bizi diren pertsona kalteberei laguntzeko orduan. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiaren ekimenari esker, Euskadi izan da lehen autonomia erkidegoa etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortzen, 2015eko legearen bidez. Eskubide hori alokairuko etxebizitza publiko baten bidez, edo, halakorik ezin denean, errentamendu pribatu bat ordaintzeko hileroko laguntza ekonomiko baten bitartez gauzatu ahal da.

Pasa den urte amaieran, 23.594 etxebizitza zeuden babestutako alokairu parkean, Euskadin alokairuan den parke osoaren %20, alegia. Horrez gain, 26.000 familia inguruk zuzeneko laguntzak jaso zituzten hilero merkatu libreko etxebizitzetako alokairua ordaintzeko. Laguntza horien zenbatekoa 78 milioi euro izan zen.

Etxebizitza publiko baten alokairua lortu dutenak eta merkatu libreko errentaren ordainketarako prestazio bat jasotzen dutenak batzen baditugu, ikusten dugu Euskadiko parke osoaren %42k era bateko edo besteko esku-hartze publikoa dutela etxebizitzarako eskubidea betetzeko. Ez da ere ahaztu behar ohiko etxebizitzaren alokairuagatiko PFEZaren kenkariak ia 80 milioi (78,8) euro izan zirela 2017an.

Covid-19aren krisiaren ondoriozko aldi baterako laguntza horiek koherenteak izan behar dute gure etxebizitza politiken esparru nagusiarekin. Beste edozein autonomia erkidegoetan parekorik ez duten politikak dira, izan. Laguntza-plan horrek aldi baterako luzatzen die etxebizitzarako eskubide subjektiboaren aitormena, prestazio ekonomiko moduan, krisi honek urrakortasun ekonomiko eta sozialean utzi dituen pertsona eta familia-unitateei.

Laguntza ekonomi horren onuradunak izan daitezke osasun larrialdiak eragindako krisiaren ondorioz langabezian geratu diren edo ABEE bat izan duten pertsona guztiak, eta baita autonomoak eta enpresaburuak ere, euren diru-sarrera edo salmenten %40 baino handiagoko galera izan badute.

 Hauek dira laguntza horiek lortzeko oinarrizko betekizunak:

-Alarma egoera ezarri aurretik alokairu-kontratu bat izatea eta beste etxebizitzarik ez izatea.

-Familia-unitatearen urteko diru-sarrera haztatuak ez izatea 39.000 eurotik gorakoak –hori da BOE bat eskuratzeko ezarrita den gehieneko kopurua– azken zerga-ekitaldian, eta 50.000 euroko baliotik gorako ondarerik ez izatea.

-Errentaren zenbatekoak gehi komunitate-gastuek zein oinarrizko horniduren batura gehiago izatea une honetan jasotzen diren diru-sarreren %30 baino.

-Hileko alokairuaren zenbatekoa ez izatea 1,5 bider gehiago (familia ugarien kasuan, 1,75 bider gehiago) EMAk, hots, Alokairuko Merkatuaren Estatistikak, etxebizitza kokatzen den lurralde eremuari esleitzen dion batez besteko errenta. 

Laguntzaren zenbatekoa 250 euro da hilean, Euskadin indarrean diren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO) eta Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa (epe) laguntzen ildokoa da eta 6 hilabetez aplikatuko da, apiriletik irailera, urrakortasun egoerak irauten badu. Zenbatekoa, guztira, 1.500 eurora hel daiteke, eta hiruhileko bi ordainketetan gauzatuko litzateke.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak 15,5 milioi euroko aurrekontu bat prestatu du laguntza horren ordainketarako. 

Eskabideak aurkezteko epea agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunean zabalduko da eta irailaren 30era arte luzatuko da. Izapidea ahal bada telematikoki egingo da, www.euskadi.eus webgunearen eta Alokabide SA sozietate publikoak www.alokabide.euskadi.eus estekan dituen kanalen bidez.  

Kanal telematikoetan eskuragarri den eskabidearekin batera, baldintzak bete izanaren erantzukizunpeko adierazpena eta diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu behar dira.

 Bestetik, gaur onartutako aginduak luzatu egiten ditu programa honetako laguntzak genero-indarkeriaren biktima direnei, ohiko etxebizitzatik kaleratuak izan direnei, etxebizitzarik ez dutenei edo bereziki kalteberak direnei. Kasu horietan, laguntzaren egiturazko izaera dela eta, zenbatekoa hamabi hilabetekoa izango da guztira, hau da, 3.000 eurora iritsiko da.