Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko #A28ko hauteskunde orokorrak

PSOEren garaipena izugarrizko berri ona da sozialismoarentzat Euskadin, Espainian eta Europan

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu du bere alderdiak Euskadin jasotako botoen kopurua asko hazi dela, eta bertan boto gehien jaso duen bigarren alderdia bihurtu dela. Horrekin lotuta, euskal gizarteak Pedro Sánchezen garaipenari eman dion bultzada handia azpimarratu du. «Euskadik ulertu du zer zegoen jokoan hauteskunde hauetan», esan du.

Mendia pozik agertu da PSEk jasotako botoen igoera itzelarengatik Bilboko egoitza sozialistan eginiko agerraldian, non buruzagi eta hautagai sozialistek zenbaketa jarraitu duten, eta, esan duenez, espero du konfiantza hori berrets dezatela datorren maiatzaren 26ko hauteskundeetan.

 Igande honetako hauteskundeetan, PSE-EEk lau eserleku lortu ditu Euskadin, 2016ko ekaineko hauteskunde orokorretan baino bat gehiago, eta, ondorioz, boto gehien jaso dituen bigarren alderdia bihurtu da.

 Buruzagi sozialistak nabarmendu duenez, PSOE garaile nabarmena izan da Espainia osoan, eta «bultzada handia jaso du euskal gizartean». «Euskadik ulertu du zer zegoen jokoan hauteskunde hauetan», azpimarratu du.

 Horren harira, baieztatu duenez, Pedro Sánchez presidenteak autogobernuan, Estatutuan, eztabaida politikoan eta ezberdinen arteko akordioan sinesten du.