Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Hauteskunde autonomikoak

PSE-EEko Batzorde Nazionalak otsailaren 21ean onartuko ditu apirilaren 5erako zerrendak

Batzorde Betearazleak oniritzia eman dio egutegiari eta hauteskunde-programako oinarrizko dokumentuari

1. argazkia

PSE-EEko Batzorde Nazionalak otsailaren 21ean onartuko ditu apirilaren 5erako hauteskunde autonomikoetarako hautagaien zerrendak. Hala erabaki du Euskal Sozialisten Batzorde Betearazleak bilera batean. Horrez gain, hautagaiak prestatzeko egutegia eta programaren oinarrizko programa ere berretsi ditu. Hauteskunde prozesua pasa den urrian abiatu zen, Idoia Mendia idazkari nagusia Lehendakaritzarako hautagai izendatuta.

Behin egutegia onarturik, tokiko elkarte sozialistek batzarrak burutuko dituzte otsailaren 14ko ostiraletik 18ko asteartera bitartean hautagaiak aurkezteko. PSE-EEren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako exekutiboek otsailaren 19an aurkeztuko dituzte behin betiko proposamenak.

Otsailaren 21eko ostiralean, Euskal Sozialistek Batzar Nazionala burutuko dute, hautagaitzak berresteko. Bilera horretan bertan, azken oniritzia emango zaio hauteskunde-programari.

Hauteskunde-programaren dokumentua NBEren 2030ko Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen inguruan ardazten da, horien artean pobreziaren aurkako borroka, osasuna eta ongizatea, kalitatezko hezkuntza, berdintasuna, desberdintasunen murrizketa edo klimaren aldeko ekintza daudelarik. Dokumentua Begoña Gilek, Erakunde Politikarako idazkariak, eta Alfredo Retortillok, Ikasketak, Programak eta Prestakuntzako idazkariak, koordinatu dute. Urtarrilaren erdialdera web-orrian abiarazitako kanpainaren barruan bildutako herritarren ekarpenak ere txertatuko dira dokumentu horretan.

Azpimarratzekoa da PSE-EEk trantsizio ekologikoaren duen konpromiso berezia. Hala, programa-proposamenean ezin da aipatu gabe utzi Euskadin 2030 Agendarako Idazkaritza bat sortzea dagoela, helburuak betetzen direla zainduko duena eta horietan egiten diren aurrerapenak ebaluatuko dituena, inguruko eskualde eta herrialdeekin alderatzea ahalbidetuko duten adierazle batzuen bitartez.

Programaren beste ardatzetako batzuk dira, halaber, Euskal Ongizate Sistemaren modernizazioa eta egonkortasuna, berdintasunaren aldeko borroka, euskal ekonomiaren hazkunde iraunkor eta inklusiboa hala nola autogobernua eguneratzeko beharra, eta hori testu artikulatu baten bidez egitea, testu bideragarria, baliagarria, eta kontsentsu zabal baten bidez lortua izango dena eta konstituzio esparruak adierazten duen lege-antolamendua errespetatuko duena.