Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Eider Gardiazabal: «Sozialistok bakarrik ari gara Europa indartsu, sozial eta onberaren alde lan egiten»

1. argazkia
La europarlamentaria socialista vasca, Eider Gardiazabal, durante la rueda de prensa que ha ofrecido en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

Eider Gardiazabal PSE-EEren Europako parlamentariak ziurtatu duenez, egunez egun Europa eraikitzen duen ezker bakarra Europako sozialistek osatzen dutena da, eta, esan duenez, maiatzeko azken igandeko hauteskundeak hauteskunde orokorren bigarren txanda izango dira. Gu bakarrik ari gara ekimenak eta gobernuak zuzentzen, ahal den tokietan, akordioak egiten, eta beti bezala lan egiten, Europa indartsu, sozial eta onberaren alde», azaldu du prentsaurreko batean. Horrez gain, M26ko europar hauteskundeek erronka bat osatzen dutela esan du.

Bestalde, Europako parlamentari euskaldunak, PSOEko zerrendako 8. tokian egongo denak, ohartarazpen bat egin du Europar Batasuna murriztu edo suntsitu nahi duten proposamen politikoen inguruan. «Mutur denek, europarrek, ezkertiarrek edo eskuindarrek, ultranazionalistek edo populistek EB ahulagoa eta beren interesen mendekoa nahiagoa dute. Alderdi horiek, Europako herrialde guztietan daudenek, benetako mehatxua osatzen dute. Zorionez, gehienok proiektu erkidea babesten dugu, eta horrek aukera emango digu bakarrik aurre ezin diegun erronka handiei denok batera ekiteko», azaldu du.

Eider Gardiazabalek azpimarratu duenez, hurrengo europar hauteskundeak oso garrantzitsuak dira, Europako etorkizuna erabakiko delako. Horrez gain, zenbait egoera gogorarazi ditu, adibidez, Brexitak sortutakoa. Gizarteko multzo handi batzuek, bereziki, gazteek, eragiten ez ziela uste izan zuten, eta orain amaitu gabeko prozesu horren ondorioak jasaten ari dira.

«Lehen erabakia da bozkatzera joan edo etxean geratzea. Gure etorkizuna hautatu edo beste batzuen esku uztea. Britainia Handiko gazteek partaidetza politikoa gutxietsi zuten, eta, orain, saihestu ahal zuten Brexita deitoratzen ari dira, beren bizitzak baldintzatuko dituelako halabeharrez», azaldu du Gardiazabalek, zeinak, halaber, bozkatzeko eskubidearen lorpena ez ezerezteko eskatu duen.

Gainera, esan duenez, Alderdi Sozialistari bozkatu behar zaio benetako aldaketak lortzeko eta indar aurrerakoiek planteatzen dituzten aldarrikapenak eta helburuak aurrera eramateko, adibidez: garapen jasangarriko helburuak; oinarri soziala garatzen duen Europa; Europar Batasunak babes sozialeko estandarrak finkatzea; lan-baldintza duinak; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta haurtzaroa babestea. «Europa feminista eta ekologista nahi dugu, enpresa- eta zientzia-ekimenetan inbertitzen duena eta ikerkuntzaren eta berrikuntzaren abangoardian kokatzen gaituena», adierazi du.