Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Parlamentu jarduera: Eusko Legebiltzarra

Bilaketa

Emendaminak

Aurreko Legealdiak ikusi >>

  •   ZUZENKETAK

Espainiako Gobernuan izan diren aldeketek zabaldu ditzaketen eskenatokien inguruan

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak: 1.- Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die elkarrizketak abiatu ditzatela Estatutua betetzeko. Horretarako, aintzat har ditzatela Legebiltzarrak hartutako erabakiak, eta erreferentzia gisa har dezala 2017ko irailean transferentziei ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Saneamendu-sareetara eta hondakin-uren araztegietara doazen ehunkien eta garbiketa-produktuen zama biodegradagarria gutxitzeko estrategia bat egiteari buruz.

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailari eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskatzen die jarrai ditzatela nekazaritzan erabilitako nitratoek sortutako kutsaduraren contra urak babestearekin lotutako lanak, horien ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Saneamendu-sareetara eta hondakin-uren araztegietara doazen ehunkien eta garbiketa-produktuen zama biodegradagarria gutxitzeko estrategia bat egiteari buruz.

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Kontsumoko Euskal Institutuak egiten dituen informazio-kanpainaren esparruan, herritarren kontzientziaziorako mezuak sar ditzala, toallita higienikoak eta garbiketakoak modu desegokian botatzeari buruz.  Horretarako, informazioa ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Eusko Jaurlaritzak “Euskadiko interes turistikoko jaia” izendatzea arautzeari buruz.

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadi-Basque Country 2020 Nazioartekotze Estrategiaren eta bere sailarteko koordinaziorako organoen esparruan, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Plan Estrategikoaren helburuen esparruan, azter dezala interesgarria ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Etxeko langileak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartzeari buruz.

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio berretsi ditzala NLEren 189.hitzarmena eta 201. Gomendioa, etxeko langileentzako lan duinari buruzkoa, eta ondoren, horren transposizioa egin dezala estatu-arauetara.

  •   ZUZENKETAK

IV. Gazte Planean emantzipaziorako jasotzen diren ekimen eta neurrien inguruan

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  Urteroko IV Gazte Plana planifikatzeko eta gauzatzeko garaian, programak sar ditzala gazteen premiei erantzuteko, eta bereziki, Euskadiko gazteen emantzipazioari lotutako premiei. Gainera, urteroko ekintza ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Emakundek euskal emakume pentsiodunen egoera aztertu eta emakume horien bizi-baldintzak duintzeko ekintza plan integral bat aurkezteari buruz.

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  Azterketa bat egin dezala emakume pentsiodunen egoera sozio-ekonomikoari buruz, euren egoera baldintzatzen duten hainbat aspektu eta faktore jorratuko dituena.  2. Azterketa horretan oinarrituta, ekintza plan ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Osakidetzako LEPei buruz

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari hurrengoa eskatzen dio:  2016-2017 EPEan antzemandako balizko irregulartasunak argitzeko helburuarekin abiarazitako ikerketa lanak lehenbailehen burutzea.  Ikerketa hori burutu bezain laster, Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean azalpenak ... [+]

  •   ZUZENKETAK

AKATSEN ZUZENKETA OSOKO ZUZENKETARI Osakidetzako LEPei buruz

puntuan, honako hau dion lekuan:  2016-2017 EPEa normaltasunez eta berme guztiekin burutu ahal izateko beharrezko izan daitezkeen neurriak hartzen jarraitu dezala, besteak beste, argitaratu beharreko zerrenda guztiak publikoak izan daitezela edo ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Eskola jantokietako kutsadura akustikoari buruz.

OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Departamentuari eskatzen dio beharrezkoa den ikastetxeetan, hezkuntza sisteman ikasleek jasaten duten kutsadura akustikoa ebaluatzeko, zarataren neurketak egin ditzala zarataren mapa estrategiko bat egiteko. 2.- Eusko Legebiltzarrak ... [+]

  •   ZUZENKETAK

LEGE PROIEKTUA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN KIROL-ARLOKO LANBIDEETAN SARTZEARI ETA JARDUTEARI BURUZKOA

Ikusi atxikitako pdf fitxategia

  •   ZUZENKETAK

Enpresek atzerrian eragiten dituzten inpaktuak ebaluatzeko zentro bat sortzeari buruz.

OSOSKO ZUZENKETA Kontuan izanik dagoeneko Eusko Jaurlaritzak onartutako dokumentuak, zeintzuek lan-ildo finko eta denboran iraunkorra ezartzen baituten Giza Eskubideen alorrean, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio osatu dezala dagoeneko ezarritako esparru ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Iruñeko EITBren egoitzaren zaharberritzearen eta esplotazioko ekipamendua berritzearen inguruan.

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak EiTBren Zuzendaritzari eskatzen dio jarrai dezala taldearen ikusentzunezko eskaintzaren alde apustu egiten, Nafarroan irisgarri izango dena, 2016ko maiatzean Euskadiko eta Nafarroako gobernuen artean sinatutako hitzarmenaren baldintzetan. Zehazki, ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Lanerako prestatzaileei buruz.

OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio urtero eguneratu dezala formakuntza beharren diagnostikoa, eta hor antzemandako premietara egokitu dezala formakuntza-eskaintza. 2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio frogatu dezala ematen ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Treviño-ko Araban integratzeko pausoei dagokienez

OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio erantzuna eman diezaiela Trebiñu barrendegiko herritarren asmo legitimoei. Horretarako, inplikatutako erakunde guztiekin lantalde bat sor dezala, ebazpen proposamen bat egingo duena, bere baitan ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Ingurumen esparruan ematen diren arau-hauste eta delituei modu egokian aurre egiteko hartu beharreko neurrien inguruan

OSOKO ZUZENKETA  1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio indartu dezala ingurumen-delituak jarraitzen dituen Ertzaintzako taldea, hala nola jarrai dezala finkatzen Ertzaintzak alor horretan egiten duen lana. Horretarako, ertzainei formakuntza eta ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Gasteizko Mendiak parke natural izendatzearen inguruan

OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarraipena eman diezaiola Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana egiteko espedientearen tramitazioari Gasteizko Mendien eremurako. Helburua da babes-figura egokienaren bidez espazio natural hori babestea, ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko dikeak eta Karola garabia interes kulturaleko ondasun, monumentu-multzoaren kategoriarekin, deklaratzeari buruz.

1.- Eusko Legebiltzarrak uste du nahikoa dela kontserbazio integraleko multzo gisa katalogatzea Bilboko Itsas Museoko dikeak, “Karola” grua eta bonba-gela, 1995eko ekainaren 29ko BAOaren 124.zenbakiak jasotakoa, kontuan izanik Bilboko HAPNk ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Administrazio publikoari eta herritarrek Euskadin dituzten eskubideei buruz

OSOKO ZUZENKETAK Eusko Legebiltzarrak konpromisoa adierazten du gizonen eta emakumeen arteko tratu berdintasunarekin, eta adierazten du euskal herritarrek eskubidea dutela diskriminatuak ez izateko beren sexu orientazioagatik, identitate sexogenerikoagatik, edo beren familia-ereduagatik. ... [+]

  •   ZUZENKETAK

Etxeko langileen lan-baldintza eta -eskubideei buruz

OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio Osakidetzarekin elkarlanean berrikusi ditzala istripuak identifikatzeko arreta-protokoloak. Bereziki, etxeko lanei dagozkienak.  2.- Eusko Legebiltzarrak Osalani eskatzen dio Ganbera honetara bidal dezala 2018ko hirugarren lauhilekoaren ... [+]