Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Neskaren 2019ko Nazioarteko Eguna

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA NESKAREN 2019KO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA


Urriaren 11n ospatzen den Neskaren Nazioarteko Egunaren aurrean, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak gaurko saioan  Nazioarteko Plana erakundeak sustatutako honako adierazpen instituzionala onartu du:

“Legebiltzarrean euskal herritarrak ordezkatzen gauden diputatuok, 5. GJHarekin eta 2030 Agendako 5.1 helburuarekin bat, zeinak mundu osoko emakume eta neska guztien aurkako diskriminazio era guztiei amaiera emateko beharra azpimarratzen baitu, dei bat egiten dugu genero-estereotipoei amaiera emateko, haurren garapenerako oztopo direlako eta gizarte modura aurrera egitea eragozten dutelako.

Eusko Legebiltzarrak uste du oraindik badela zer eginik kontu horretan, eman diren aurrerapenak aurrerapen, eta diskriminazioak eta genero-estereotipoek pantailetan, inprimatutako hedabideetan eta publizitatean jarraitzen dutela. Hau orain, egoera hori alda daiteke, baldin eta erakundeek konpromisoa hartzen badute eta neskak eta gazteek laguntza badute aldaketan parte hartzeko, eragiteko, eraikitzeko eta lideratzeko, beldurrik eta diskriminaziorik gabe, gure gizartean neska-mutilen historien errepresentazio bidezko eta egiazko baten alde lan eginez.

Hori lortzeko, 2030 Agendak azaltzen duen moduan, funtsezkoa da a) teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologia, emakumearen ahalduntzea sustatzeko, eta b) generoen arteko berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea maila guztietan sustatzeko politika egokiak eta lege aplikagarriak onartzea eta indartzea. Baina, batez ere, ezinbestekoa da eremu zabalago batzuetan neskak eta gazteak inspiratzen eta ahalduntzen dituzten emakumeak ikusaraztea.

Halaber, Eusko Legebiltzarrak aitortzen du emakumeen eta gazteen parte-hartze eraginkorra eta benetakoa egon dadin beharrezkoa dela parte hartzeko eta erabakiak hartzeko espazioak sortzea, gazteek berdintasunean parte har dezaten eta ikusaraziak, entzunak eta baloratuak izan daitezen.

Horregatik guztiagatik, legebiltzarkideok dei egiten diegu erakunde guztiei, sektore guztiei, komunikabideei, hirugarren sektoreari, gizarte zibilari eta, oro har, nazioarteko komunitate osoari, honako hau susta dezaten:

  • Errespetua eta berdintasuna bezalako balioak sustatzen dituen hezkuntza, neska eta emakume gazteek beren helburu eta nahiak inolako diskriminaziorik gabe lortu ahal izan ditzaten. Ematen diren ikasgaietan diziplina ezberdinetako emakumeen erreferenteak egotea bermatuko duen hezkuntza.
  • Neskei euren potentzial guztia beren burua identifika dezaketenekin jarraitu beharreko ereduen bidez garatzea ahalbidetuko dieten eduki kulturalak eta mediatikoak sustatzen dituzten politikak, praktikak eta legeak.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko duten neurriak.