Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

"EMAKUMEEN AURKAKO INDAR- KERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA"

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

"EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA"

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEI ERREPARAZIORAKO EKINTZAK

Azaroaren 25a (Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) dela-eta, indarkeria mota honen egitura-izaera nabarmentzen dugu, eta gure konpromisoa agertu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko. Era berean, nazioarteko esparru juridikoarekin bat etorrita, berresten dugu beharrezkoa dela ekintzak proposatzea esku-hartzearen alor guztietan: prebentzioa, hautematea, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia, arreta berezia jarrita biktimei eta bizirik atera diren pertsonei erreparazioa ematean.

lndarkeria matxisten biktimen kasuan, xedetzat hartzen da biktimaren bizi­baldintzak funtsean hobetzea, urratutako eskubideengatik erreparazioa eta berrezarpena jasoaz. Era berean, ahalduntze-prozesua bultzatu behar da, indarkeria-egoerari au rre egiteko gaitasuna eta autonomia indartu dezaten.

Eusko     Legebiltzarrak     biktimei      arreta eskaintzeko alorrean aitortuta dugun erantzukizuna eta eskumena gure gain hartzen du. Politikarien eta teknikarien bultzada koordinatuarekin, esku-hartzea funtsezkoa da erreparatzeko prozesuan, komunitateko bizitza berrezartzen laguntzeko  eta biktimei erreparazio publiko eta soziala emateko.

Eusko Legebiltzarrak konpromisopolitikoak betetzera konprometitzen da, eta, horren bidez, indarkeria matxistaren modu guztiak desagerrarazien lagundu, honela:

  • Biktimen eskubideak   arreta prozesu osoare erdigunean jarrita, euren beharrizan eta eskariei entzunez eta arreta emanez.
  • Erreparazioaren ikusmoldetik langile espezializatu eta kualifikatuak izanik beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialak edukita.
  • Erreparaziorako eta ahalduntzeko esku-hartze prozesu guztietan,kudeaketa eta azkartasuna bermatzeko lan eginez.
  • Tartean sartutako erakunde guztiekin koordinatuz, arreta eta erreparaziorako baliabideak begituratzeko, indarkeria matxistaren biktimen egoera erabat lehengoratuko dela eta urratutako eskubideak berrezarriko direla bermatzeko.
  • Talde feministekin eta emakumeen elkarteekin modu estuan lankidetzan arituta, berdintasun­politikak eta ekintzak diseinatzeko, biktimei eta bizirik otero diren pertsonei arreta eta erreparazioari dagokionez.

• Era berean, dei egiten diegu herritar guztiei, udalerri guztietan A25 dela-eta antolatuko      diren salaketa- eta aldarrikapen­ekintzetan modu aktiboan parte har dezaten