Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

E-commerceeko programak eta aplikazioak garatzea Sailean

Susana Corcuera Leundak, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babesarekin, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari, Alfredo Retortillo jaunari, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio, Sailean e-commerceeko programak eta aplikazioak garatzearekin lotuta.

 

JUSTIFIKAZIOA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak, Legebiltzar honetan Sailaren ildo nagusiei eta estrategikoei buruz egin zuen azalpenean, esan zuen merkataritza-ehuna osatzen duten enpresei lagundu behar diegula, sarean presentzia handiagoa izan dezaten, eta, ondorioz, munduan ere bai. Hori lortzeko hainbat teknologia berri erabili behar dira, hala nola Internet, ordainketa elektronikoko baliabideak... Horretarako, sailburuak hauxe adierazi zuen: “ekonomia digital berri honetan beharrezkoa da sektoreari ildo horretatik handitzen lagunduko dioten euskarriak eta politikak garatzea”. 

Adierazpen horiek egin zituenetik urtebete igaro da, eta, horregatik, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten dio: 

  • Zer emaitza izan dute Euskadiko merkataritza-ehunean zure Sailak burututako e-commerceeko programek?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Susana Corcuera