Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Ezagutu gaitzazu

partekatu  partekatu

Denis Itxaso

Kulturako idazkari betearazlea
Diputatu nagusiordea eta Kultura, Turismo, Gazteria, Kirol eta Lankidetza diputatua

Donostian jaio nintzen 1975eko maiatzaren 29an. UPV-EHUn politika- eta administrazio-zientzietan lizentziatu nintzen 1998an, eta Sarrikon Enpresen Kudeaketari eta Zuzendaritzari buruzko masterra egin nuen.

2003tik PSE-EEko Donostiako zinegotzi naiz, eta zenbait ardura izan ditut Kultura, Turismo, Kirola, Gaztea eta Ingurumen ordezkaritzetan. Nik egindako lanen artean, ondokoak harrotzen nautela nabarmenduko nuke: San Telmo Museoa berritzea, 2016ko europar kultura hiriburutzaren proiektua, Tabakalera kultura garaikideko zentroa, kirol eta kultura zentro berriak irekitzea eta hiri-hondakinen gaiko bilketa zabaltzea.

PSE-EEko Gipuzkoako Batzorde Exekutiboko Ingurumeneko idazkaria izan naiz, eta egun San Marcos Mankomunitatea zuzentzen dut; Donostialdeako hondakinak kudeatzeko ardura du aipatutako mankomunitateak.

2002an, Gemma Zabaletarekin batera “Con mano izquierda, Una propuesta frente al colapso vasco” liburua idatzi nuen. Liburu hartan, Euskal Sozialistek bakearen alde eta terrorismoaren amaierarako izan duten funtzio proaktiboa aldeztu nuen.

EiTB taldearen hainbat foro eta hizketaldi politikotan parte hartzen dut maiz, eta askotan iritzi-artikuluak argitaratzen ditut Diario Vasco egunkarian eta nire blogean (http://www.denisitxaso.com).