Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gobernuko ordezkariak kargua hartzea

Denis Itxaso: “Ezinbestekoa da indarkeria deslegitimatzea, belaunaldi berriak helburu politikoen atzetiko haren aurkako erabilpenetik libratzeko”

1. argazkia
Denis Itxaso saluda a Idoia Mendia, al inicio del acto de toma de posesión. | Foto: Socialistas Vascos

Denis Itxasok, Gobernuaren ordezkariak, esan du ezinbestekoa dela "indarkeriaren deslegitimazioa gure gizartearentzat, ETAk jasanarazi zizkigun terrore eta iluntasuneko 50 urteak ez daitezen errepikatu eta belaunaldi berriak betirako txertaturik egon daitezen helburu politikoetarako indarkeriaren erabilpenetik”. Helburu horrekin egingo du lan Ordezkaritzatik, mezu hori “euskal gizartean grabaturik gera dadin”. Horrek, Denisen esanetan, “memoria eta balioak kontzientziaz ereitea” eskatzen du.

“Begiratu diezaiogun baikortasunez etorkizunari, iraganaren lainoa desagertzen doan garai honetan. Eta orria bukatutzat eman behar bada, irakur dezagun osorik hurrengora egin baino lehen. Lerroz lerro, paragraforik atzean utzi gabe. Hori da oinarri etiko sendo batzuetan elkarbizitza egonkortzeko modua.

Horretara bidean gaude. Eskerrik asko jasotako babesagatik”, adierazi du kargua hartzean. pic.twitter.com/NydJVJf0Sn

— Denis Itxaso (@DenisItxaso) February 28, 2020

Denis Itxasok bere kargua hartu du horretarako prestatutako ekitaldian. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Isabel Celáa Hezkuntza ministroa, azken hori Gobernuaren ordezkaritzan, izan ditu alboan.

Ordezkariak azpimarratu du asko aurreratu izan den arren oraindik bide garrantzitsua dagoela egiteko. Bide horrek “gizarte pedagogiarekin eta balioen transmisioarekin” du zerikusia, eta “estuki lotuta dago terrorismoaren biktimen aitortza eta oroimenarekin, eta beren proiektu politikoa inposatzeko indarkeria erabili zutenen deslegitimazioarekin”.

Biktimen Memorialarekin, Gogorarekin eta biktimen elkarteekin lan egiteko bere asmoa azaldu ondoren, hausnartzeko eta “hura guztia sekula ez zuela gertatu behar onartuko duen oinarri etiko sendoetako gizarte bat eraikitze aldera baliabide guztiak jartzeko” beharra nabarmendu du. “Kontua ez da iseka egitea edo hatzarekin seinalatzea gizartearen zati bati, ezta ere nor bere burua hebaintzea, baina bai zintzotasunez pentsatzea ea behar zena egin al genuen fanatismo terroristaren metastasia zabal zedila ekiditeko, eta ea gaur nahikoa egiten al dugun hori berriro errepika ez dadin eta biktimengan gauzatu zen injustizia aitortzeko”.

Denis Itxasok euskaraz ekin dio bere hitzaldiari, eta hizkuntza horrek gaztelaniarekin batera “toki nagusia betetzeko” bere nahia adierazi du Ordezkaritzak gizartearekin izango dituen komunikazio eta harremanetan. “Euskara aberastasuna da euskaldunentzat, espainiarrentzat den bezala. Horregatik, Estatuak Euskadin ematen dituen zerbitzu guztietan haren presentzia eta protagonismoa indartzeko konpromisoa hartzen dut”, adierazi du.

Bukatzeko, euskal erakundeekin, gizarte eta ekonomi eragileekin eta, oro har, euskal herritarrekin elkarlana eta akordioa sustatzeko asmoa azaldu du, eta Euskadin "susperraldi ekonomikoa finkatzeko" lan egingo duela.

Guztiz ados Denis Itxasorekin (@DenisItxaso) “desberdintasun gutxiagoko Euskadi bat eraikitzeko eta intolerantzia, genero indarkeria, populismoak eta xenofobia borrokatzeko aukera historiko bat" dugula dioenean. Zorionak eta zorte on Gobernuko ordezkari gisa. pic.twitter.com/WjqVI7ZJfE

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 28, 2020