Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERAK

Erregistro Zibilaren defentsa Justiziako Sektoreko Konferentzian.

Alexia Castelo de Sak, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” taldearen legebiltzarkideak, indarrean dagoen Legebiltzarreko Erregelamenduaren babesean, galdera hau egiten dio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO, Justiziako Sektoreko Konferentzian Erregistro Zibila defendatzeari buruz.

 

JUSTIFIKAZIOA 

Otsailaren 22an, Justiziako Sektoreko Konferentzia egingo da Madrilen. Justizia Ministerioa hainbat Autonomia Erkidegorekin bilduko da, hain zuzen ere, gurea bezala, Justizia Administrazioak funtzionatzeko beharrezkoak diren baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak hornitzeko arloan eskumenak dituzten erkidegoekin.

Jorratu beharreko gai bat (gure ustez oso garrantzitsua dena) Erregistro Zibilarekin loturikoa da. Izan ere, azken urteotan, pribatizatzeko hainbat saiakera egin dituzte, eta Euskal Sozialistak talde legebiltzarkideak eta legebiltzar honen gehiengoak aurrez aurre aurka agertu dira, Erregistro Zibila zerbitzu publikoa, doakoa eta herritarren zerbitzura egon behar duena izan behar duelakoan.

Talde legebiltzarkide honen kontrol-eginkizuna baliatuz, GALDERA HAU EGITEN ZAIO Lan eta Justizia sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO:

Zer jarrera defendatuko du zure sailak Erregistro Zibilarekin lotuta datorren Justiziako Sektoreko Konferentzian?