Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadi Aktibatu 2020 Topaketak

Cristina González: “Euskal Sozialistak zerbitzu publikoen ikuspegi eraldatzaile eta erreformista batek mugiarazi izan gaitu beti”

Cristina González Arabako Sozialisten idazkari nagusiak, bestalde, gizarte mailan Euskadi bizitzen ari den eraldakuntzak aipatu ditu, biztanleriaren zahartze azkartua nabarmentzen delarik, eta horrek “ondorio serioak ditu gure ongizate ereduan eta gizarte zerbitzuen aurkezpenean, baita gure erkidegoen egituraketan ere”.

Aldaketa horiei aurre egiteko, Cristina Gonzálezek azpimarratu du “sozialistok usadioz mugiarazi izan gaituen zerbitzu publikoen gaineko ikuspegi eraldatzaile eta erreformista”, Patxi Lópezen Gobernuaren garaian agerian geratu zena, “erreforma sakonak egin baitziren osasun arloan edo arreta soziosanitarioan”.

“Belaunaldien arteko itun berria: demografia, familia, immigrazioa, zerbitzu publikoak” mahai-inguruan, Fernando Fantovak, gizarte aholkulari eta Gizarte Gaietarako sailburuordeohi denak, gizarte zerbitzuak indartzeko beharra azpimarratu du, “berrikuntzatik eginez”, aldatzen dagoen gizarte bati erantzuna emate aldera. “Denboraren bankuaren esperientzia” aipatu du adibide modura. Egitasmo horren bitartez, herritarrek laguntzak jasotzen dituzte, eta, aldi berean, beste pertsona batzuei laguntzen diete.

❤️ @FernandoFantova: “Sozialdemokraziak berrikuntzatik erantzun behar dio gizarteko behar berriek planteatzen dituzten erronkei” #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/NRc1R5YRUf

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 25, 2020

Azkenik, Iñigo Calvo ekonomialariak zahartze prozesuari heldu dio, eta hainbat mito apurtu nahi izan ditu fenomeno horren inguruan.  Izan ere, “erabat faltsua” iritzi dio horrek gizartearen geldialdia ekarriko duen usteari, eta adinekoek lan-merkatuan duten egitekoa aldarrikatu du. “Faltsua da ez direnik horren emankorrak, talentu seniorrari eutsi behar zaio”, esan du.

❤️ @calvoinigo: “Erabat faltsua da populazioaren zahartzeak gizartearen geldialdia ekarriko duenik, nagusiagoak izateak ez du esan nahi orain arte bezain emankorrak izango ez garenik. Mito faltsuak apurtu egin behar dira” #IdoiaEuskadiAktibatu pic.twitter.com/ttY8QWyHXe

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 25, 2020