Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERA

International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop (IWINETC) ekitaldiaren hamaikagarren edizioa Araban

Susana Corcuera Leundak, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren indarreko Erregelamenduaren babesarekin, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari, Alfredo Retortillo jaunari, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio, Araban International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop (IWINETC) ekitaldiaren hamaikagarren edizioa egitearekin lotuta.

JUSTIFIKAZIOA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren ordezkaritzekin batera, Budapesten izan zen apirilaren 10ean eta 11n, Araba aurkeztu eta defendatzeko International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop (IWINETC) ekitaldiaren XI. edizioaren egoitza gisa. Ekitaldi hori enoturismoaren esparruko garrantzitsuenetako bat da nazioarte-mailan. 

Alfredo Retortillo sailburuak XI. ediziorako Arabaren hautagaitza defendatzeko Euskadiri buruzko hitzaldi bat egin zuen. Haren bitartez, hurrengo kongresuaren antolamendua hautatu zen eta gure herrialdea sustatu zuen turismo enogastronomikoaren erreferentziazko toki gisa, bereziki, arreta emanez Arabari, Arabako Errioxari eta Vitoria-Gasteizi. 

Azkenik, kongresuaren antolakundeak iragarri egin zuen Euskadi eta Araba izango direla hurrengo urteko ekitaldiaren antolatzaileak. Erabakiaren ostean, sailburuak hedabideei aditzera eman zien pozik zegoela “Araba kongresuak hartzeko gaitasuna duela aitortu dutelako”, eta nabarmendu zuen “IWINETC 2019 ekitaldia egitea bultzada eta aitorpena izango direla haren osperako”. 

 Horregatik, Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO honako galdera hau egiten dio: 

  • Zer ondorio ekarriko dizkie International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop (IWINETC) ekitaldiaren hamaikagarren edizioak Arabako irudiari eta ekonomiari?