Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2017ko balantzea

Idoia Mendiaren gutun irekia PSE-EEren militanteei

1 / 2
1. argazkia
Carta abierta a la militancia socialista de Idoia Mendia

Bilbo, 2017ko abenduaren 26a

 

Lagun agurgarriak:

Urte berri bati hasiera emango diogu eta ordua iritsi da aurtengo balantzea eta etorkizunerako planak egiteko. Baina, horren aurretik, eskerrak eman nahi dizkizut Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra alderdiaren militante zaren heinean, alderdiarekin duzun konpromisoagatik.

Euskal Sozialisten idazkari nagusia naizenez, azken hamabi hiletan denek egin duzuen ahaleginaren jakinaren gainean nago. Ahalegin horri esker, PSE-EEk aukera izan du erakunde bizia eta gizartearentzako erabilgarria izaten jarraitzeko, eraginkorra ere bai desberdintasunaren aurka borrokatzerakoan eta txiroenen eskubideak defendatzerakoan.

Ideia sozialistak izan dira gure gida garai honetan, duela ehun urte baino gehiago Zugaztietako meatzarien edo lehen industrietako langileen eskubideak defendatu genituenean legez.  Bai eta, demokrazia babesteko, diktaduraren aurka borrokatu genuenean ere; eta egunero ere badira euskal autogobernua defendatu behar dugunean edo haren erakundeen egonkortasunaren aldeko konpromisoa hartu behar dugunean.

Militante gisa egiten duzun ahaleginari esker, PSE-EEk diseinatu eta gauzatzen ditu udaletako, aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako politikak, eta euskal herritarrei benetan kezkatzen dizkieten kontuak erakundeen agendan sartzen ditu: kalitatezko enplegua, guztiontzako osasun- eta hezkuntza-sistemen defentsa edo laneko urte ugari ordaintzeko bidezko pentsioak.

2017an zehar, gure alderdia zuzentzen duten organoak berritu ditugu. Hauteskunde primarioetan une nabarmena izan zuen prozesu bat bete dugu, etorkizunari optimismoz ekiteko aukera ematen diguna. Sozialistok inoiz baino beharrezkoagoak gara, Euskadin zein Espainian, udal handietan eta txikietan; eskuinaren politika bidegabeei aurre egiteko ordezko proiektu aurrerakoi batekin, gauzak aldatzeko nahiarekin.

Hori izan da beti aurrera eraman gaituen grina, aurten utzi gaituzten gutariko askori indarra eman ziena, zenbait hamarkadaz aukera eman ziguna terrorismoari duintasunez kontra egiteko; kide bikainak galtzearen minak astinduta ere. Haiek denak ekarri nahi ditut gogora.

2018rako erronkak betetzeko ahalegin izugarriak egin beharko ditugu. Zure laguntza espero dugu gizarte bidezkoagoa eraikitzeko nahia alde batera ez uzteko; guztiontzako lana eskaintzen duen gizarte anitza, solidarioa eta emakumeen eta gizonen berdintasunarekin zein ingurumenarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitua dagoena. Euskal Sozialistok harrotzeko moduko gizarte bat, zeinetan protagonista garen.

 

Besarkada bero bat.

 

 

 

Idoia Mendia Cueva

 

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra

 (PSE-EE) alderdiaren idazkari nagusia