Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Udalen eta foru-aldundien gobernagarritasunerako PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko aurreakordioaren oinarriak

Maiatzaren 26ko hauteskundeek testuinguru anitz eta zatitua eragin dute udal eta foru-aldundietan, eta, horren ondorioz, herritarren beharrei benetan erantzunak eman eta herrialde gisa ditugun erronka handiei heldu nahi dizkieten alderdiek erantzukizun-ariketa egin behar dute, erronka horiei ezingo diegulako heldu gobernu sendorik eta proiektu zehatzik gabe.

Azken lau urteetan euskal erakundeek izan duten egonkortasuna balio handia da, eta Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) hura gorde eta handitu nahi dute.

Alderdi biok irakurketa positiboa egin diogu duela lau urte, toki- eta foru-erakundeetan gehiengo egonkorrak osatzeko, izenpetutako akordioari, 2016ko «Enplegu gehiago eta hobea, gizarte-oreka handiagoa, elkarbizitza gehiago eta autogobernu hobea eta handiagoa dituen Euskadi eraikitzeko oinarriak» agiriarekin jarraipena izan eta gaur egungo koaliziozko Eusko Jaurlaritza osatzeko aukera eman zuenari.

Gure helburua, orain, foru-aldundien arteko elkar-ulertzea mantentzea da, bai eta hura udal gehiagora eramatea ere. Horretarako, jarraibide argiak ezarri behar dira, erakundeen ekintza politikoa hauteskunde-kanpainan zehar hartutako konpromisoetara bideratzeko.

Oinarri horien bitartez, EAJ-PNVk eta PSE-EEk bere gain hartzen dute gobernatzen dituzten erakundeetatik honako alderdi hauek bultzatzeko konpromisoa: ekoizpen-ekonomiaren hazkuntza, kalitatezko enplegua sortzea, zerbitzu publikoak babestea, desberdintasunen aurkako borroka eta, nork bere esparrutik, biztanleen zaharkitzeari eta munduko beste erronka batzuei aurre egiteko aukera ematen duten politiketan sakontzea, 4.0 industria aurrera eramatea, klima-aldaketari kontra egitea, industria-prozesuak digitalizatzea lan-eskubideei kalterik eragin gabe, migrazioaren gaiari edo emakumeen eta gizonen arteko beharrezko berdintasunari heltzea –maila denetan–.

Helburu horiek toki- eta foru-erakundeetan gehiengo egonkorrak osatuz baino ezin direla bete ulertuz, EAJ-PNVk eta PSE-EEk hauxe erabaki dute:

Batzar Nagusiak

  • Alderdi biek ordezkaritza izango dute hiru Batzar Nagusietako Mahaian (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta elkarri lagunduko diote.

Foru Aldundiak

  • PSE-EEk bere gain hartzen du EAJ-PNVk proposatutako hautagaiari bozkatzeko konpromisoa,

lurralde bakoitzerako diputatu nagusiarekin lotuta.

  • EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko koalizio-gobernuak adostutako dira, eta lurralde-eremu bakoitzean negoziatuko dira programen oinarriak, gobernu-ekintzarekin, alderdi bakoitzak gobernu-kontseilu bakoitzean izango dituen foru-diputatuen kopuruarekin zein aldundien egitura politiko eta teknikoa garatzen dituzten alderdi guztiekin lotuta, aldundien gobernamendu onerako.

Udalak

  • PSE-EEren edo EAJ-PNVren zerrenda bozkatuena denean, beste

alderdiaren zinegotziek ahalbidetuko dute alderdi horretako hautagaia alkate hautatzea.

  • Zerrenda bozkatuena beste alderdi edo koalizio bati badagokio, EAJ-PNVk eta PSE-EEk bi alderdien artean zerrenda bozkatuenaren hautagaiari bozkatuko diote, hori beharrezkoa denean.
  • Oro har, EAJ-PNVk eta PSE-EEk beren gain hartzen dute akordio honek eragindako toki- eta foru-erakundeen egonkortasuna bermatzeko konpromisoa, bai eta legealdi osoan zentzura-moziorik edo gaitzespen-proposamenik ez aurkezteko eta urteko Aurrekontuak negoziatzeko ere, horiek onartze aldera.

Akordioaren jarraipen-batzordea

  • Akordio honen jarraipen-batzorde bat sortuko da, non alderdi biek, EAJ-PNVk eta PSE-EEk, bi ordezkari izendatuko dituzten. Alderdi biek beharrezkotzat jotzen dutenean, Batzorde horretara gehituko dira instituzioetako ordezkariak. Alderdi biek adostuko dute batzordeari noiz dei egin, beharrezkotzat jo bezain beste aldiz.

Bilbon, 2019ko ekainaren 11n