Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

IDOIA MENDIAREN ABALAK

partekatu  partekatu

ABALAK JASOTZEA

Euskadiko Etika eta Bermeen Batzordeari jakinaraztea aurre-hautagaitzak aurkeztu direla

Haien abalen bilketa egin nahi duten militanteek idatziz jakinarazi beharko dute, ekainaren 19tik 20ra bitartean, Euskadiko Etika eta Bermeen Batzordean (Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko bulegoetan du egoitza).

 

Abalak biltzeko epea

Abalak biltzeko epea ekainaren 19tik 28ra bitartekoa izango da, 12:00etan.

 

Abalak biltzeko inprimaki ofizialak

Tipologia eta ereduak

Inprimakiak beti eredu ofizialaren araberakoak izango dira, eta kolektiboak (hamar abaleko orria bakoitza) edo banakakoak izan daitezke.

  • Inprimaki kolektiboen helburua hau da: aurre-hautagaitzek orrietan abalak biltzea. Gehienez ere 10 abal formalizatu ahal izango dira bakoitzean. 
  • Eredu kolektiboan jasotako abalak egiaztatzeko eta baliozkotzat jotzeko, ezinbestekoa izango da abalak biltzeko arduradunari buruzko alorrak betetzea. Pertsona horrek erantzukizun hauek izango ditu: abal horietan agertzen diren datuen eta sinaduren bidez, militanteak bermatzeko asmoa dutela agertzea, eta hautagaiaren izenean jarduten duen probintziako arduraduna izatea.
  • Banakako inprimakiak bakarka aurre-hautagaitza baten abala eman nahi duten militanteei bideratuta daude.

Kasu horietan, beharrezkoa izango da NANaren fotokopia aurkeztea eta abala jasotzen duen inprimakia Euskadiko Etika Batzordera igortzea.

 

Non lortu abalen inprimaki horiek

  1. Euskadiko Etika eta Bermeen Batzordeak berak emango dizkiete hautagaiei abal kolektiboen orriak.
  2. PSE-EEren (PSOE) webgunean deskargatu ahal izango dira inprimaki ofizialak; bai inprimaki kolektiboaren eredua, bai banako abalerako inprimakiaren eredua.
  3. Tokiko eta barrutiko taldeetan. 

 

Abalak jasotzea eta abalen baliotasuna

Abalak biltzeko eta hautagaiek ordezkarien aurre-hautagaiak aurkezteko duten epe osoan, taldeek eta militanteek batzorde antolatzaileari helarazi ahal izango dizkiete abalak. Abal horiek Etika Batzordearen ardurapean geratuko dira. 

a) Hautagaitzaren izangaiak:

Bai euren kabuz, bai haien ordezkarien bitartez, Batzorde Antolatzaileari helarazi ahal izango dizkiete, horretarako prestatutako epe osoan (ekainaren 19tik 28ra), bildu dituzten jatorrizko abalen orriak, bai inprimaki kolektiboetan, bai banakako inprimakietan.

Aurkezpen hori aurrez aurre egingo du hautagaiak edo haren ordezkariak.

b) Taldeak:

Udaleko eta/edo barrutiko zuzendaritza batzordeek Euskadiko Etika Batzordean izapidetu ahal izango dituzte taldeetako militanteek emandako eta sinatutako banakako abalak.

Banakako ereduan jasotako abal hori abal-emailearen NANaren kopiarekin batera iritsi beharko da.

 c) Militanteek:

Banakako ereduaren inprimakiak erabiliz, Euskadiko Etika Batzordean aurkeztu ahal izango dute zuzenean abala:

  • Posta ziurtatuaren bidez, Euskadiko Etika Batzordeari zuzenduta, jatorrizko abala (testua eta eskuz eginiko sinadura) eta NANaren fotokopia erantsita.

Abalekin ziurtatutako gutunak helbide honetara bidaliko dira: 

PSE-EE (PSOE)

“2017KO IDAZKARITZA NAGUSIRAKO ABALAK”

REKALDE ZUMARKALEA, 27 – 4. SOLAIRUA

48009 – BILBO

 

Abalak posta elektronikoaren bidez bidaltzeko ekainaren 19tik 24ra bitarteko epea ezarri da. Epe horretan, dagokion postetxeko bulegoko erregistroaren zigiluaren bidez egiaztatuko da.

 

  • Posta elektronikoa, bere abalaren irudia jasotzen duen artxibo bat eta NANaren irudia jasotzeko fotokopia bat erantsiz.

 

Posta elektroniko hori helbide honetara bidaliko da: avalesprimarias2017@socialistasvascos.com

Adierazitako epea amaitu baino lehen (ekainaren 28ra arte, 12:00etan) Etika Batzordean aurkeztutako abal guztiak (kolektiboak eta banakakoak) batzorde horren ardurapean geratuko dira egiaztatzeko eta baliozkotzat jotzeko egunera arte.

Inork ezingo du pertsona baten baino gehiagoren abala eman. Pertsona batek aurre-hautagaitza baterako baino gehiagoratako aurkezten dituen abal guztiak baliogabetzat joko dira.

Abal bakar baten moduan zenbatuko dira militanteak behin baino gehiagotan aurkezten duenean aurre-hautagaitza berbera.

Egiaztatzeko prozesu hori amaitu ostean, akta batean jasoko da eta PSE-EEko (PSOE) idazkaritza nagusirako hautagaiak izendatuko dira.