Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Arriolak eta Torresek babestu dute PSE-EEk agenda soziala defendatzea “banderen eta nazioak eraikitzearen gainetik”

1. argazkia
Encuentro de Iñaki Arriola con jóvenes en Barakaldo para hablar de vivienda | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren presidenteak, Iñaki Arriolak, eta Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusiak, Mikel Torresek, babestu dute gaur sozialistek Eusko Jaurlaritzan garatzen dituzten zenbait politika, hala nola Etxebizitzakoa, alderdiaren nortasun-ezaugarri bat dira. Predikatzeaz gain, garia dakar alderdiak “Ez gara pankartekin aritzen den alderdi bat, arduratsuak gara, eta proposamenak gauzatzen ditugu”, esan du Iñaki Arriolak Barakaldon hainbat gazterekin egindako topaketa batean, zeinetan, halaber, JSE-Egazen idazkari nagusiak, Azahara Domínguezek, parte hartu duen. Mikel Torresen arabera, “Euskadin tokia dago ezkertiar politika aurrerakoietarako. Ezin dugu gure burua galdu nortasun-debateetan, edo banderei buruzkoetan edo nazioak eraikitzeari buruzkoetan, eta, bitartean, agenda sozialaz ahaztu. Sozialistok ez dugu hori egiten eta horregatik sartu gara Eusko Jaurlaritzan. Ekarpen horrengatik ebaluatu beharko gaituzte”.

“Krisia atzean uztean hasiak gara, baina haren ondorioak nabariak dira oraindik, eta ekimenak egikaritu behar dira, eta, horretarako, PSE-EEk benetako konpromisoa hartu du kudeaketarekin eta herritarren bizi-baldintzak hobetzearekin. Krisiak eragin handiena izan duen sektoreetako bat izan da etxebizitzarena, eta, ondorioz, hainbat pertsonak ezin izan dute hartarako sarbiderik izan”, azaldu du PSE-EEren presidente eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak.

Arriolak Etxebizitza Sailaren ildo nagusiak azaldu ditu gazteei dagokienez. Horiek adin-tarte horretarako etxebizitza babestuko kupoak ahalbidetzera bideratzen dira, bai eta zuzkidura-apartamenduak gaitzera eta, bereziki, 2019an Gaztelagun programa abiatzera. Programa horrek alokairua ordaintzen lagunduko ditu gazteak, gurasoen etxetik joateko aukera izan dezaten. Sailburuak gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duela 6.000 gazteren eskakizunak artatzea hurrengo hiru urteetan, 50 milioi euroko inbertsioarekin.

Bestalde, Mikel Torresek nabarmendu duenez, lorpen handia izan da Etxebizitza Legea onartzea, PSE-EEk bultzatu duena, eta azpimarratu egin du etxebizitza- eta enplegu-politikek kezkatzen dituztela gehien gazteak; bai eta sozialistak gobernuetan egoteko arrazoia dela herritarren eskakizunei erantzunak ematea. “Ziklo-aldaketa eragin zuten udal- eta foru-hauteskundeetatik hiru urte igaro dira, eta PSE-EEk aurrerapauso bat eman du, koalizio-akordioen bidez, genuena herritarren esku jartzeko. Eusko Jaurlaritzak eta erakunde guztiak herritarren benetako arazoak konpontzeko lan egitea lortu genuen”, adierazi du.