Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Exekutiboaren bilera

Idoia Mendia: “Iraingarria da pandemia honetaz baliatzea gobernuak higatzeko , konponbideak bilatzen kolaboratzea da egin beharrekoa”

• PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, “akordio zabalen” alde egin du Batzorde Exekutibo Iraunkorraren bileran
• “Kudeaketari egindako kritikak onartu egin behar ditugu, baina ezin onartuzkoa da eskuinaren eta eskuin muturraren ‘zenbat eta okerrago, hobeto’ hori”
• “Autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren artean deseskaladaren diseinuan batera lan egiteko unea da, eta hemen, Euskadin ere, gaitasun gehiago izateko prozesu asimetriko horretan, betiere Osasun Ministerioaren jarraibideen haritik”

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du “iraingarria” dela gobernuak higatzeko saialdia COVID-19aren krisiaz baliatuz. Krisiari buruzko kudeaketan desadostasunak egon eta adierazi ahal direla auzitan jarri gabe, konponbideen bilaketan kolaboratzeko garaia dela hau esan du. Idoia Mendiak gogoeta hori partekatu du gaur arratsaldean bildu den Euskal Sozialisten Batzorde Exekutibo Iraunkorrean, azken egunetan idazkari nagusiak Euskadin alderdi guztien arteko akordioak defendatu ondoren eta Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchezek erkidegoetan "berreraikitze itunak" egitearen alde azaldu ondoren, edozein dela ere horko gobernuen kolorea.

Iraingarria da #Covid19-aren pandemia honetaz baliatzea gobernuak higatzeko. 
Konponbide bilaketan kolaboratzea da orain egin beharrekoa.
Ezin onartuzkoa da VOX eta PPko eskuin muturraren eta eskuinaren ‘zenbat eta okerrago, hobeto’ hori.#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/JgK1OEiB0f

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 23, 2020

 

“Konstziente izan behar gara osasun eta ekonomia arloan bizi dugun egoeraren larritasunaz. Gobernatzen garen alderdiok onartu eta ulertu behar ditugu kudeaketari buruzko kritikak zein desadostasunak, baina pandemiaz baliatzea gobernuak higatzeko, irabazkin alderdikoiak lortzeko, ez-duina da gero. Ezin onartuzkoa da PP eta VOXeko eskuinaren eta eskuin muturraren ‘zenbat eta okerrago, hobeto’ hori. Orain egin beharrekoa guztiz kontrakoa da, konponbideak bilatzen kolaboratzea, guztien iritziak kontuan hartu eta indarrak batzea”, adierazi du Mendiak bitarteko telematikoen bidez buruzagi sozialistek burutu duten bileran. Besteak beste, Iñaki Arriola, Sonia Pérez eta María Jesús San José sailburuek eta Gobernuaren Euskadiko ordezkariak, Denis Itxasok, hartu dute parte bertan.

Idoia Mendiak Sozialisten Taldea ordezkatuko du bihar Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean, lehendakariaren agerraldia aurreikusten delarik, eta osasun egoeraz eta datozen asteetan espero diren deseskalada erritmoez ere ohartarazi du.

“Guztiok espero dugu lehenbailehen kalera atera eta lehengo jarduerei heltzea, zuhurtziaz egin behar dugu, ordea. Autonomia erkidegoetako eta Espainiako Gobernuaren arteko lankidetzarako unea da, deseskaladaren taxuketan. Hau da unea Euskadik ere gaitasun gehiago izateko prozesu asimetriko horretan lan egiteko, Osasun Ministerioak ezarritako jarraibideen haritik, betiere", adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak gogora ekarri du euren etxeetan konfinaturik diren milaka pertsonen ahalegina, gaixotasuna gainditzeko borrokan diren pazienteak eta maite zutenen bat galdu izan duten familiak.

 “Konstziente gara industriako, merkataritzako, turismoko edo ostalaritzako milaka langilek bizi duten ziurgabetasun egoeraz, milaka autonomo eta enpresa txikien zalantzez, egoera oso zailetan euren lehen enpleguaren bila aterako diren gazteen kezkez. Aparteko ahalegin bat egin beharra dugu horiek guztiak babesturik senti daitezen, ate joka dugun krisi ekonomikoa, eta beraz enpleguarena ere, lehenbailehen gainditzeko, kalteberenak bereziki zainduz. Horretarako, ordea, aurrekontuko neurriak hartu beharko dira, zorpetzekoak, ahaleginak koordinatzekoak, eta ahalik adostasun handienaz, gainera”, adierazi du.

Bileran parte hartu dute honako hauek ere: Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolakuntzako idazkariak; Begoña Gil Erakundetako Politikako idazkariak; Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako idazkari nagusiek, hots, Mikel Torres, Cristina González eta Eneko Andueza, hurrenez hurren; eta, José Antonio Pastor, Eusko Legebiltzarreko sozialisten bozeramaileak.