Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko udal- eta foru-hauteskundeak

Alfonso Gilek «Bilbo mugiaraztera» animatu du hiriak behar duen aldaketa eta aurrerapena lortzeko

Bilboko alkatetzarako PSE-EEren hautagai eta oraingo Bilboko Udaleko alkateordeak, Alfonso Gilek, hautagaitza aurkeztu du Euskalduna Jauregian, Kordobako, Lugoko eta Gaváko alkateen laguntzarekin eta militante eta jarraitzaile ugariren aurrean

1. argazkia
Alfonso Gil (en el centro) acompañado por Mikel Torres, Teresa Laespada, Idoia Mendia y las alcadesas de Gavá, Raquel Sánchez, de Lugo, Lara Méndez, y de Córdoba, Isabel Ambrosio | Foto: Socialistas Vascos.

Alfonso Gil Bilboko alkatetzarako hautagai eta gaur egungo Bilboko Udaleko alkateordeak «Bilbo mugiaraztearen» alde jo du hiriko alkatetzarako bere hautagaitza aurkezteko ekitaldian, «hiria eraldatzeko eta pertsonentzako beste etorkizun batzuk sortzeko gobernatu nahi dugulako».

Gaur egun Bilboko Udaleko alkateordea denak gogora ekarri duenez, «2015ean egoera txarrenean aurkeztu genuen gure burua, eta eusteko aurkeztu ginen; orain, berriz, lehiatzeko aurkezten gara, zereginak egin ditugulako». «Horregatik, orain aurrez aurre begiratzen diogu jendeari, eta esaten diegu denon artean Bilboren alde mugitu beharra dugula», adierazi du.

Bilboko Euskalduna Jauregian egin dute aurkezpen ofiziala, non hainbat eta hainbat militante eta jarraitzaile sozialistak babestu duten Gil. Bertan izan dira ere bai Kordobako alkatea, Isabel Ambrosio; Lugoko alkatea, Lara Méndez eta Gaváko alkatea, Raquel Sánchez.

Gilen aburuz, Alderdi Sozialista da alderdi aurreikusgarri bakarra, «inor engainatzen ez dugulako eta gauza arrarorik egiten ez dugulako». Horrez gain, esan du proiektu sozialista «indarrean dagoela erabat eta inoiz baino aurreikusgarriagoa dela».

Halaber, adierazi du: «Bilboko gizartearen aurrean aurkeztu behar dugu gure burua hiriaren bigarren eraldaketaren eragile gisa». «Beste Guggenheim efektu bat behar dugu hirian, arrakastaz ez hiltzeko. Lan egiten jarraitu behar dugu, hiria bultzatuz eta kohesionatuz», esan du.

Alfonso Gilek nabarmendu duenez, alkate sozialistek «eskuindarren politika atzerakoiak baztertzea lortu dute, hain zuzen ere, gehiago dutenen eta txarto pasatzen ari direnen arteko aldea handitzen dituztenak».

Bilboko alkateordeak adierazi duenez, Sozialistok «desberdintasunaren aurkako borroka irmoa ordezkatzen dugu», eta nabarmendu du unera arte egindako lana. Alfonso Gilek eskerrak eman ditu Bilboko alkateorde den heinean bere gain jarri duten erantzukizunarengatik, eta militanteei esan die indarrez ikusten duela bere burua Sozialiston pasioa islatzeko behar dugun aldaketaren eta aurrerapenaren proiektuari ekiteko lanean.

«Erakundeetara iristen garenean, itunak egiteko gai gara. Aurrez aurre aritzen gara jendearekin, eta, horregatik, Bilboren alde mugiarazteko eskatzen diot jendeari. Ez dugu inoren aurka egingo. Sozialistok Bilborako dugun proiektua salduko dut. Kalera irten beharra dugu gure mezua igortzeko eta aurrera egiteko», adierazi du.

«Bizilagunen babesa izan nahi dut, aldaketa esparru denetara irits dadin. Hiria mugiarazi behar dugu», esan du amaitzeko.

Ekitaldian zehar, Espainiako beste hiri batzuetako alkateek bat egin dute aurkezpenarekin, eta, horretarako, zenbait bideoren bitartez, Alfonso Gili babesa adierazi diote, adibidez, Vigoko alkate eta EPUFko (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) presidenteak, Abel Caballerok.