Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERAK

Datozen urteotarako denbora partzialeko kontratuak aztertzeko jarduketak.

Gloria Sánchez Martínek, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzarreko Taldeko legebiltzarkideak, indarrean dagoen Legebiltzarreko Erregelamenduaren babespean, Mª Jesús San Jose Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA HAU aurkezten dio, datozen urteotarako denbora partzialeko kontratuak aztertzeko jarduketei buruz.

JUSTIFIKAZIOA

Duela gutxi, Bilboko prentsa konferentzia batean, María Jesús Lan eta Justizia sailburuak Eusko Jaurlaritzaren mendeko Lan Ikuskaritzaren jardueraren balantzea aurkeztu du, eta lan-iruzurrei (besteak beste, Espainiako Gobernuak 2012ko lan-erreforma onetsi ondoren zabaldu diren kontratu mota jakin batzuek eragin dituzten iruzurrei) aurre egiteko berariazko planari ekingo ziola iragarri zuen. 

Ildo horretan, denbora partzialeko kontratuei buruzko kanpaina espezifiko bat aurreratu zuen. Kontratu horietako gehienak, hamar kasutatik zazpi, emakumeek betetzen dituzten postuak dira. Horrenbestez, kontratu formula hori zabaltzean egon daitezkeen irregulartasunekin batera, berdintasun faltaren faktore argia ere aipatu behar da. Euskal Sozialistok berdintasun falta horri aurre egin nahi diogu.

Legebiltzarreko talde honen kontrol-lana gauzatzean, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten zaio Lan eta Justizia sailburuari: 

  • Zure Sailak denbora partzialeko kontratuak aztertzeko martxan jarriko duen kanpaina ikusita, Sailean ba al duzu aurreikusita lan-iruzurra bereziki jasaten duten langileen kolektibo jakin batzuetarako berariazko lan-ikuskaritzako beste kanpainarik egitea?

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez