Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskadik gobernu sendo eta egonkor bat behar du, itxaropenentzako eta konponbideentzako garai berri bat zabalduko duena”

1. argazkia
Idoia Mendia interviene tras la convocatoria de las elecciones 12J | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du gaur iragarri diren hauteskunde autonomikoek irekitzen duten aroa itxaropenarentzako eta konponbideentzako garaia izan behar duela, eta Euskadik gobernu sendo eta egonkor bat behar duela une honetan, COVID-19aren krisitik eratorritako zailtasunak gainditzeko.

“Orain inoiz baino gehiago, Euskadik gobernu sendo eta egonkor bat behar du krisiari aurre egiteko, moderaziotik akordioak lortzera iristeko gai izango dena, politika aurrerakoiak izango dituena lana eta langileen eskubideak babeste aldera”, azpimarratu du. Lehendakaritzarako hautagai sozialistak adierazi du birusaren kontra egiteko eta ekonomia berreskuratzeko eginkizunari, zinez, inor eskutik utzi gabe egiteko konpromisoarekin heldu behar zaiola. “Erronka itzel bat gainditzeko asmoz joango gara hitzordu horretara, txerto bat aurkitu artean birusari aurre egin behar izatearena; gure ekonomia, gure saltokiak, gure fabrikak berreskuratzea; eta inor atzean utzi gabe egitea, gainera. Lan eskerga dugu aurretik”, azaldu du.

Orain inoiz baino gehiago, #Euskadi-k gobernu sendo eta egonkor bat behar du krisiari aurre egiteko, moderaziotik akordioak lortzera iristeko gai izango dena, politika aurrerakoiekin lana eta langileen eskubideak babesteko, inor atzean gera ez dadin. #U12 #hauteskundeak #uztailak12 pic.twitter.com/Nx8LoSyKpm

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 18, 2020